GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-26
- Harri-zulatzaileak
Mende bat geroago, apustua prest

AZPEITIA

100 urte pasa jokatu zuten azkeneko aldiz harri-zulatzaileen apustua, eta orduan ere Azpeitiko zezen-plaza izan zen lekua, eta orduan ere bizkaitarrak eta gipuzkoarrak izan ziren aurrez aurre.

Atzo aurkeztu zuten Azpeitian datorren igande eguerdian jokatuko duten desafioa. Trapagarango taldea eta Jaizubikoa neurtuko dira. Talde bakoitzak hiru kide izango ditu, eta ordubeteko lana izango dute. Ordu erdia betetzen denean, taldeek beren artean harria aldatuko dute. Andueza, Isuzkiza eta Berridi izango dira Jaizubia taldea ordezkatzen, eta San Jose, Garcia eta Lander izango dira, berriz, Trapagarango ordezkariak.

Kirol horrek ia 100 urte egin ditu desagertuta, eta orain dela zortzi bat urte Bizkaian berreskuratu zuten. Gipuzkoan, berriz, iaz hasi ziren berriro, eta aurten bertan bakarkako txapela lortu zuen Isuzkizak. Hala ere, apusturako ikusmina Bizkai aldean, oraingoz, behintzat, handiagoa omena da.

Apustu horretan, Aimar Irigoienek marka ahalegina egingo du. Errezildarrak 19 urterekin inork egin ez duen zerbait egin nahi du. 150 kiloko harri kubikoa erabiliko du, eta hiru minutuko bi txandatan arituko da lanean, marka handi bat egiteko asmoarekin. Lehendik apustuak berak ikusmina baldin badu, marka ahalegin horrek oraindik eta erakargarritasun handiagoa jartzen du.

Sarrerak 15 euroan egongo dira salgai, eta aurrez aurre izango den ikuskizuna dela kontuan hartuta, ezin esan garestia denik. 10 urte baino gutxiago dituzten neska-mutikoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango, harri-zulatzaileen kirola ere ezagutarazi nahi baitute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, ¿por qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea