GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-26
- Harri-jasotzea
Perurena II.ak 225ekoa jaso du esku bakar batekin
·Orain dela bi hilabete baino bost kilo gehiago berdindu ditu

LEIOA

Inaxio Perurenak ez zuen hutsik egin, eta 225 kiloko harri zilindroa jaso zuen bizkarrera esku bakar batekin. 23 urte baino gutxiagorekin orain arte inork egin ez duena egin zuen. Egun aitak bakarrik jaso ditu kilo gehiago esku bakar batekin, nahiz eta atzo marka egin ez balu ere, bigarrena izaten jarraituko zuen.

Aurreko marka orain dela bi hilabete egin zuen, eta orduan 220 kilokoa jaso zuen, orain arte aurreko markari bost kilo gehituz ari baita saioak egiten. Uda amaitu bitarte ez du beste ahaleginik egingo.

Jende dezente batu zen Leioako Sakoneta kiroldegira saioa ikustera. Leitzarrak ekinaldia hasi aurretik 190eko zilindroa eta 220ko errektangularra erabili zituen bi eskuekin, eta bere burua ongi ikusi zuenean, 190eko zilindroari esku bakar batekin altxaldi bat eman zion. Ostean, markari ekiteko prest agertu zen.

Aitak, Inaxiok, 225ekoa aurrean jarri zion. Gainera, harriak 400 gramo gehiago pisatu zituen, aurretik epaileek egindako pisatzean. Inaxiok epaileak txistua jo bezain azkar ekin zion lanari. Harria gerrira ekarri, buelta eman, bi kolpe eman eta bizkarrean berdindu zuen; marka berri bat egin zuen. Guztia egiteko nahikoak izan zituen 15 segundo.

Jasoaldi garbia eta dotorea eman zion Perurena II.ak, eta gustura zegoen helburua bete zuelako. «Uste dut oso jasoaldi ona eman diodala. Horren ongi ez nuen etxean inoiz berdindu, eta oso gustura nago. Etxean ongi jasotzen nuen, baina beti ekartzen da kezka, ez baita gauza bera entrenamenduetan jaso edo plazan jasotzea; eta azkenean, behintzat, eginbeharra ongi bete dut», esan zuen.

Kanpotik begiratuta, 220koa bezain erraz jaso zuela ematen zuen, baina ez zela horrela adierazi zuen. «Jasoaldi oso ona eman diot, eta pentsatzen dut horrela izan dela, bost kilo gehitzea ez dudala nabaritu pentsatuz geratu da jendea, baina ez da horrela. Hauek pisu handiak dira, eta nik nabaritu dut», azaldu zuen.

Uda amaitu bitarte hau izan dela azkeneko marka ahalegina onartu zuen. «Bai, orain festak iristen hasiko dira, eta hor erakustaldiak izango dira, eta plazaz plaza hasi beharko dugu. Gero, hori pasatakoan, berriro ere hasiko gara markaren bat egiteko prestatzen, eta orduan erabakiko dugu, baina orain egindakoaz gozatu, eta apur bat lasaitu nahi dut», esanda amaitu zuen jarduna Inaxio Perurena gazteak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, ¿por qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea