Basta Ya-k gaurko deitu hitzordua salatu du Batasunak
DONOSTIA
Gaur eguerdian Donostiako Gipuzkoa Plazan ekitaldira deitu Basta Ya taldeak, eta bertan manifestu bat irakurriko dutela jakinarazi zuen atzo. Indar politiko demokratikoei konpromisoa eskatuko die Parlamentutik kanpoko mahai batean parte har ez dezaten, eta Alderdien Legea ez dezatela baztertu eskatuko die.Hitzordua dela-eta, Batasunak gaitzespen gogorra agertu zuen adierazpen batean. Gogorarazi zuen elkarretaratze horretan «Espainiako sektore ultraeskuinda- rrena» bilduko dela, «demokrazia, askatasuna, justizia eta bakea balioak mespretxatzen dituena». «Sektore hau Euskal Herriaren kontra aritzeko baino ez zen sortu, eta PPk urteetan erabili izan du euskal- dunon eta herri honen eskubideen kontrako ‘ariete’ gisa. Biktimen sufrimenduaz baliatuz, gatazka gainditzeko bide demokratiko guztien kontra aritu dira», adierazi zuen. Gainera, uste du «gatazka luzatzeko deia baino ez» dutela egingo. Bilbon konponbiderako dei ozena egin zuten; Donostian, berriz, biharko herritar talde batek «eskubide zibil eta politikoen» aldeko deia egin duela gogorarazi zuen; «Basta Ya-koek gatazkaren, sufrimenduaren, gatazka luzatzearen alde egingo dute». Batasunak uste du sektorea «jokotik at» dagoela erabat, «rebantxismoa, mendekua baitute oinarri».
|