5. etapa:
Gasteiz-Zalla, 178 kilometro.
Ezaugarriak:
Sei mendate: Urduña (1ª, 61 km.), Berbikiz (3ª, 116 km.), Humaran (3ª, 125 km.), Bezi (3ª, 141 eta 165 km.) eta Abellaneda (3ª, km. 158).
Sailkapena:
1. Thomas Voeckler (Bouyges)4.18.42
2. Jens Voigt (CSC)d.b.
3. Juanjo Cobo (Saunier Duval)12ra
4. Gustavo C. Veloso (Kaiku)34ra
5. Pietro Caucchioli (Credit Agricole)d.b.
6. Charles Wegelius (Liquigas)d.b.
7. AndriyGrivko (Milram)36ra
8. Benoit Poilvet (Credit Agricole)2.11ra
9. Ruggero Marzoli (Lampre)2.31era
10. Alejandro Valverde (Caisse Epargne)d.b.
Gorabeherak:
Denis Menchov orain dela bi urteko Euskal Herriko Itzuliaren irabazleak lasterketa utzi zuen.
BILBO
Gaurko erlojupekoak Euskal Herriko Itzuliaren irabazlea erabakiko du, baita podiuma ere. Atzoko erritmo biziak ez zuen faboritoen tropela hautsiZallan, eta Samuel Sanchez liderra eta Alberto Contador faborito dira txapela janzteko. Beste hamaika txirrindularik aukerak dituzte, baina bi horietako batek itzulia ez irabaztea ustekabea izango litzateke.Beste saio zoragarri bat egin zuten atzo txirrindulariek. Aurreneko aldiz, ihesaldia helmugara heldu zen, eta Voeckler frantsesak Voigt alemaniarra menderatu zuen Zallan. Hasieratik sortutako taldetik indartsuenak izan ziren. Cobo azkarra izan zuten alboan Bezin, baina azken metroetan egin zuten eraso. CSC taldekoak hitzordua du urtero Euskal Herriko Itzulian, ostiraletan. Hiru urtez 1998., 2004. eta 2005. urteetan, arratsaldeko saioan gailendu baita, baina atzo aurkari latza zuen: Voeckler. Frantsesak irabazi zuen.
Ibilbide gorabeheratsuak tropelaren lana oztopatu zuen, hirugarren mailako bost mendate izan zituzten-eta errepidean. Dena dela, lehia izan zen Bezin. Nork piztu zuen sua? Betikoek, Saunier Duval taldeak: Piepolik eta Lobatok tropela luzatu zuten, eta Gomez Marchantek benetako erasoa jo zuen.Samuel Sanchezek erraz hartu zuen madrildarren gurpila, eta berriro, lasterketako sendoena dela erakutsi zuen. Oso erraz doa bizikleta gainean; une gozoan dabil, eta atzo, gainera, Mayo izan zuen ondoan.Agian, atzo itzulia galdu zuen asturiarrak. Beste aurkariak ez ziren hain ondo ibili, eta egoera ez zuen aprobetxatu liderrak aldeak handitzeko; faborito guztiak batera iritsi ziren helmugara, Zallara.
Atzo ihesaldia berehala izan zen, eta hamar txirrindularik hanka egin zuten 5. kilometroan. Honako hauek ziren: Wiegelius (Liquigas), Voigt (CSC), Cobo (Saunier), Caucchioli eta Poilvet (Credit Agricole), Zaballa (Balears), Voeckler (Bouyges), Grivko (Milram), Di Gregorio(fdjeux) eta Veloso (Kaiku).
Gorosperen haserrea
Urduñan sei minutuko aldea zuten hamar horiek, eta Euskaltel-Euskadi buruan hasi zen lanean. Gorospe zuzendariak ezagutu ez genuen egoera azaldu zuen etapa bukatutakoan; haserre zen. Itzuliaren irratiak gaizki eman zituen ihes egindakoen dortsalak, eta taldearen ustean, Isasi zuten multzo horretan. Hamar gizonek aldea hartu zuten, eta akatsa zuzendu zuen antolakuntzak:Isasik (174) ez zuen ihes egin, Grivkok (164) baizik. Ukrainarra, gainera, 3.45era besterik ez zegoen sailkapen nagusian.
Beziko aurreneko igoeran talde euskaldunak aldea murriztu zuen, eta ez zuen interesik harrapatzeko.Beraz, hamarreko multzoak Zallara iristeko aukera izan zuen, eta Voecklerrek eskuratu zuen garaipena.U.I.
GASTEIZ
Una caída el primer día acabó con las ilusiones de David Etxebarria en la Vuelta al País Vasco. Afortunadamente, no tuvo consecuencias «chapa y pintura», dice y ha sido un fiel escudero para Contador en el Liberty. Así que su máximo objetivo son las clásicas valonas, donde el año pasado cuajó una sobresaliente actuación: cuarto en Flecha-Valona, sexto en Lieja y octavo en Amstel, sin olvidar su triunfo en la Klasika Primavera de Zornotza.
Ahora bien, el abadiñarra revela que sus sensaciones en la ronda vasca «son buenas, están siendo un poco mejor que las del año pasado». Buen síntoma, por tanto. «Estoy contento. Cada día me encuentro mejor y espero ir a más. La vuelta se escapó y me ha tocado trabajar para otro corredor. Ya pienso en las clásicas».
«Repetir es muy difícil. Sí quiero tener la opción de estar en una bien», explica.
Flecha, «más asequible»
Etxebarria apuesta «por cualquiera de las tres, aunque creo que Flecha es más asequible. Lieja es un sueño y esperemos que algún día se haga realidad en 2000 fue segundo y en 2001 tercero-». Revela que «no hay secretos» para destacar en estas clásicas, más que «estar en forma y ser un corredor potente».
Rivales no le van a faltar al ciclista vizcaino, y apunta a varios corredores que disputan la Vuelta al País Vasco: «Boogerd seguro, Freire, Rebellin, Di Luca, Valverde, GarzelliŠ Los de siempre».
Antes, el corredor vasco disputará mañana la Klasika Primavera, donde tratará de «repetir» la victoria de 2005 y así inaugurar su palmarés de la presente temporada.