«Sua» filmaren akelarrea filmatuko dute gaur
SOPELA
“Sua” filmaren grabaketa lanek aurrera jarraitzen dute eta gaur saio berezia egingo du Eneko Aritzaren Lagunak elkarteak, akelarrearen eszena grabatuko baitute Sopelako Meñakoz hondartzan.
Filmatzean parte hartu nahi duten guztientzat hitzordua arratsaldeko bostetan da. Lehenik Sopelako Udaletxe plazan bildu eta handik joango dira hondartzara. Aurretik Ibarrako plazan elkartuko dira arratsaldeko hiruretan. Filmaren arduradunek adierazi dutenez, eurek eramango dituzte bai jantziak bai janaria. «Egun hau jai bat bezala antolatu nahi dugu, su baten inguruan gazte, haur nahiz helduak ongi pasatzen, batzuk dantzan, besteak berriketan edo kantuan esan dute. Eszena grabatu ondoren, nahi duenak gurekin baserri batean antolatu dugun festan edo bigarren akelarrean parte hartzeko eta ongi pasatzeko aukera izango du». Martxoaren 11n matxinadaren eszena filmatu zuten Maulen, eta izan zuten esperientzia ona ikusita, gaurko beste gonbidapen bat egin dute.
|