Italiako parlamenturako hauteskundeak
Krisialdi ekonomikoari aurre egiteko edabe magikoaren bila
Italiako egoera ekonomikoa oso latza da. Langabezia izugarri hazi da; hazkunde tasa hutsa da; euroaren ondorioz prezioak igo dira eta hilaren amaierara iristeko gero eta familia gehiagok ditu arazoak. Hautagai nagusi biek horri aurre egiteko proposamenak egin dituzte, biak oso antzekoak eta biak gauzatzeko zailak. Zergak murriztu nahi dituzte baina gastu soziala areagotzeari uko egin barik.
Amaitzear dagoen kanpainan Berlusconiren irainek eta gehiegikeriek izan dute oihartzunik zabalena. Entzutetsuena lehen ministroak ezkerreko boto-emaileei buruz esandakoa. «Coglioni» deitu zien: aluak, ergelak, alegia. Haserretu beharrean, egunotan kalera irten dira L’Unione (Batasuna) Romano Prodiren koalizioko jarraitzaileak aluak izateaz harro daudela dioten kartelak eta kamisetak jantzita. Ohiko kanpaina aspergarrietan osagai koloretsuren bat egotea eskertzekoa den arren, badira makina bat italiarri eragiten dioten arazo sakonagoak, hala nola, langabezia, prekarietatea edota erretiratze-pentsio eskasak. Nahiz eta proposamenak egon diren, zirkuaren karpa erraldoiaren bazter batean gelditu dira, beharbada. Italia krisialdi larria izaten ari da azkenaldian, eta ekonomian aditutakoek jakinarazi dutenez, ez dirudi erraz gaindituko duenik. Estatistika Institutu Nazionalak (Instat) berriki kaleratu duen txostenaren arabera, ekonomia ez zen iaz batere hazi. Horretaz gain, Barne Produktu Gordina Europar Batasuneko kideen artean azkenetakoa da; inflazioa etengabe hazten ari da eta Estatuaren defizitak nabarmen gainditzen ditu EBk jarritako mugak.
Herritarraren Poltsikoa
Adituen ahotan dabiltza makroekonomiako datuok, baina italiar xumeari benetan kezka sortzen dioten datuak bere poltsikoari eragiten diotenak dira. Horiek ere itxura txarrekoak dira. Lanpostuen galera izugarria izan da iaz 102.000 galdu ziren, Instaten arabera eta lanpostua dutenen artean laurden bat baino gehiagok aldi baterako kontratuak dituzte. Horren ondorioz, gero eta familia gehiago estu iristen da hilabete amaierara %22. Egoera kaskar horrek Berlusconiren kontra jokatzen du, bera Gobernuan egon baita azken urteotan. Hala ere, domekako hauteskundeak batak edo besteak irabazi, inork ez du egoera konpontzeko giltzarririk. Hauteskunde programetan egiten dituzten proposamenak ikusita, behintzat, ez dirudi krisialdi sakona gainditzeko nahikoak izango direnik. Ekonomia adituen iritziz, «adabakiak» edota erdibideko irtenbideak baino ez dira. Horien arabera, kapitalismoaren urrezko kaiolan bizirik irauteko neurri «zailak» hartu beharko ditu irabazleak. Beraz, datozen urteotan garai txarretarako prest egon beharko duela esan dute. Zergen kudeaketari buruzko proposamenei dagokienez, elkarri akusatzen diote klase ertaineko herritarrei kalte egingo dietelakoan. Nolanahi ere, proposamenak oso antzekoak dira, eta biak gauzatzeko zailak. Zergak ez igotzea agindu dute, baina ongizatea hobetzeko neurriei ez diete uko egin hauteskunde programak direnik ez da ahaztu behar. Konpromiso biak bateratzeko, beraz, edabe magikoa beharko dute. Prodik eta Berlusconik zerga saihestearen kontrako borrokan topatu ei dute giltzarria Italiako langileen %13k ez dute zergarik ordaintzen. Honela, «zilegi» jokatzen duten langileen zergen murrizketarekin galtzen dutena daitekeen dirutza horrekin orekatu nahi dute. Aspaldiko ametsa da hori eta orain arte, antzua. Familiak ere toki berezia du programetan. Italiako gizartea oso katolikoa da eta, familiaren ereduak nonbait sustrai sakonak baldin baditu, bertan da. Hautagaiek, horren jakitun, seme-alabak izateagatik diru-laguntzak agindu dituzte. La Casa delle Libertak (Askatasunen Etxea) mila euroko txekea agindu du jaioberri ororentzat. L’Unionek, ostera, 200 euro hileko hiru urte bete arte, eta lan egiten duten gurasoei laguntzeko 30.000 haurtzaindegi eraikiko dituela esan du Prodik. Migrazioari buruzko ikuspegia desberdina dute. Prodik “Bossi-Fini” lege zorrotza baliogabetu nahi du, eta zenbait baldintza betetzen dituzten etorkinei bozkatzeko eskubidea bermatzeko proposatu du. Proposamen hanpatsuak baina mami zalantzazkoak dituztenak. Kanpainaren modukoak. -
DONOSTIA
Fin de los actos electorales
Prodi, en Roma, y Berlusconi, en Nápoles, los dos candidatos con posibilidades de ganar las elecciones de mañana, finalizaron ayer sus campañas electorales. Sus últimas alocuciones se centraron en el grupo social que cada uno cree más proclive a votarle. El primer ministro reclamó el voto de la clase media y, sin perder su imagen de ganador pero echando mano de la prudencia, hizo un llamamiento a la participación, porque «si por casualidad muchos electores se quedan en casa, podría incluso darse la posibilidad, no lo creo, de una victoria de la izquierda». El líder de L’Unione, en cambio, apeló al voto de la juventud. Prodi reconoció que durante la campaña los problemas de los jóvenes no han recibido suficiente atención, pero él prometió dárselos en su mandato. En política exterior, deseó volver a convertir Italia en un país «que dice cosas serias y que las mantiene».
|