GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-08
- Liga Federala
Donibane Lohizunek Lurda hartuko du Pabilioi Urdinean

DONOSTIA

Donibane Lohizunek Lurda hartuko du bihar 16.00etatik aurrera Pabilioi Urdinean, Liga Federaleko Lehen Mailako bigarren fasean.

Gorri-berdeek gaur emango die bigarren itzuliari hasiera, eta irabazi egin behar dute. Orain arteko hiru jardunaldietan partida bat irabazi, bat berdindu eta bat galdu dute, eta galdutakoa, gainera, Lurdan galdu zuten; hango ordaina eman nahiko die Pirinioetako taldeari.

Bigarren Mailan, seigarren multzoan, sailkapeneko lehen postuetan daude Nafarroa eta Bokale, eta ia bigarren fasea jokatzeko txartela poltsikoan dute bi taldeek.

Nafarroa Beherekoek Ortesen jokatuko dute, eta Lapurdikoek, berriz, Salesen zelaian jokatuko dute. Bi taldeen helburua lehen fase hau lehen postuan amaitzea izango da, eta borroka polita daramate lehia horretan.

Angeluren borroka, berriz, oso ezberdina da. Lapurtarrak jaitsierako postuetan daude, eta hemendik aitzinera geratzen diren partidak lapurtarrek irabazi beharra dauzkate, heldu den urtean maila honetan jarraitu nahi baldin badute. Soustons hartuko dute. Zazpigarren multzoan, Maulek ere ia lortuta dauka bigarren faserako txartela, nahiz eta pasa den astean berdindu ostean, lehen postua galdu zuen. Zuberotarrek Isloise hartuko dute. Norgehiagoka guzti hauek bihar jokatuko dira, 15.00etan hasita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La escasa voluntad de Volkswagen
Euskal Herria
Otegi, Petrikorena y Olano, en libertad
Euskal Herria
México autoriza la extradición de los seis presos vascos
Mundua
Sangriento atentado anti-chiíta cuando se cumplen tres años de la ocupación de Bagdad
Kirolak
Voeckler-ek Voigten betiko garaipena ekidin du
Ekonomia
Volkswagen anuncia medidas para fabricar el Polo fuera de Landaben
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea