- Labrit
Barriolak gaur ekingo dio txapelketari Leitzaren aurka
DONOSTIA
Abel Barriolak hitzordu garrantzitsua du gaur. Izan ere, Leitzako atzelariak Buruz Buruko Txapelketako estreinako partida jokatuko du Iruñeko Labriten Iñigo Leitzaren aurka. Lehiaketa ofizialik jokatu gabe ia urtebete egon eta gero, pilotari nafarrari aurkari zaila suertatu zaio, baina txapela bereganatzeko borrokatu nahi badu gaurko neurketa irabaztea ezinbestekoa du.
Barriolak eskuak ondo dituela adierazi zuen asteazkenean egindako material aukeraketan. Beraz, kantxan nola moldatuko den izango da benetako inkognita. Nafarra espezialista da buruz buru, baina txapelketa ofizialik jokatu gabe hainbeste denbora egon ostean kosta egingo zaio bere maila ematea. Hori gutxi balitz, aurkari zaila izango du, Leitza ere ondo moldatzen delako.
|