«Repsolek hil egiten du», salatu dute ekologistek
·Bilboko Ingeniaritza Eskolan konpainiak egindako aurkezpena eten zuen ekintzaile talde batek
BILBO
Bilboko Ingeniaritza Eskolan atzo Repsol konpainia aurkezpen ekitaldi bat egiten ari zenean, ekintzaile talde batek ‘‘Repsolek hil egiten du’’ leloarekin pankarta bat zabaldu zuen. Haietako batek honakoa azaldu zuen: «Konpainia honek txikizio ekologikoa egiten du, eta, gainera, langile eta giza eskubideen aurka aritzen da petrolioa ateratzen duen herrietan».
Banatutako orrixka batean, Ekuador, Argentina, Kolonbia eta Bolivia herrialdeak aipatzen ziren: «Hau dena Repsolek ezkutatzen du eta ikasleek ezagutzeko aukerarik ez lukete izango. Herri guzti hauetan Repsol bere jarrera suntsitzaileagatik ezaguna da, petrolio, ur, haize eta lurraren kutsaduragatik, eta aipatutako oihan eta basoen txikizioagatik».
«Repsolek Ingeniaritza Eskolan egindako aurkezpena enpresek gure unibertsitateetan antolatzen dituzten askotariko bat da, langileria berezitua erakartzeko helburuarekin eta etorkizuneko ingeniariei aurkezpena egiteko. Ekintza hau aukera bikaina izan da elkartu diren ikasle askori egoera azaltzeko». Geldialdia egin ostean eta euskarazko eta gaztelaniazko azalpenak eman ondoren, ekintzaileek era bake- tsuan aretoa utzi zuten.
|