GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-08
AuB: «Prebentzioak ez dio aurrea hartu Gipuzkoako hondakinak kudeatzeari»
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako «Prebentzioaren astea» aurrera doa; hondakinak kudeatzearen gaineko datuak aurkeztu zituzten atzo Donostiako Kursaalean. Bilketa selektiboa bikoiztu izana da datu aipagarriena, 2016. urterako espero ziren emaitzak lortu baitziren 2005. urtean. Herri plataformek eta EBk Diputazioak errauste-planta «inposatzeko» duen nahiarekin lotu zituzten datu horiek. «Orain arte eman duten itxura txarra garbitu nahian dabiltza».

DONOSTIA

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko hondakinak kudea-tzearen gaineko datuak azaldu zituen atzo Donostiako Kursaalean, “Prebentzioaren astea” deitu dutenaren barruan. Instituzioak azken bost urteetako balantzea egin zuen, eta, emandako informazioaren arabera, zaborren bilketa selektiboa bikoiztu egin da ­2005. urtean %37ko ehunekoa izan zuen bilketak­.

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren zuzendari Xabier Garmendiak azaldu zuen hondakin industrialen bilketa selektiboak %70eko ehunekoa duela. Diputazioaren plangintzan kopuru hori 2016. urterako espero da, eta, horren harira, Garmendiak esan zuen Gipuzkoa «hamar urte aurreratuta» doala. Etxeko zaborraren kasuan,%18,9n egin da bilketa selektiboa; kopuru hori ere bikoiztu egin dela azaldu zuen zuzendariak.

Ondorio nagusi moduan, Gipuzkoako biztanleek prebentziorako joera dutelaagertu zuen, eta pertsonako sortzen den zabor kopurua urteko 400 kilokoa dela esan zuen. Era berean, kopuru hori azken urteetan berbera izan dela argitu zuen. Birziklatzeari eta konpostajeari dagokion ehunekoa 17,7koa izan zen iaz, hau da, Diputazioak 2016. urterako aurreikusia zuena.

Datu horien berri izan ostean, Ezker Batuak salatu zuen Aldundiak «anbizio gutxiko» plangintza osatu zuela apropos, era horretan, errauste-plantaren beharra frogatzeko. Era berean, datuak «horren positiboak» badira, aipatu azpiegituren beharrik ez dagoela ondorioztatu zuten: «2005. urterako bilketa selektiboaren helburuen %51 bete baditugu, bi urteren buruan %100en egon gaitezke».

Lehen irtenbidea, azken neurria

Aldundiak balorazioa egiten zuen artean, AuB eta herri plataformetako hogei kide inguruk elkarretaratzea egin zuten Donostiako Kursaalaren atarian. Ińaxio Agirrek (AuB) salatu zuen “Prebentzioaren astea” Aldundiak orain arte eman duen «itxura txarra garbitzeko» helburuarekin jarri zela abian: «Planak ez ditu prebentzioaren parametro guztiak aurreikusi, eta hondakinen trataerari eman beharreko lehentasuna gaizki bideratu du», ziurtatu zuen. Errauste-planten aurkako protesta soziala, politikoa eta instituzionala izan behar dela esan zuen, eta herri kontsultak ahalbidetu daitezela eskatu.

«Badirudi lana idatzi zela errauste-plantak justifikatzeko, Planak ez baititu hondakin zero programen estrategiak planteatzen, eta hondakin guztiak erretzea proposatzen du; lehen irtenbide bezala planteatu du azken tratamendua izan behar zuena», eman zuen aditzera.

Herri plataformen iritziz, Aldundiak errauste-plantek alternatibarik ez daukatela plazaratzen du, eta «baieztapen faltsu» horri erantzuten dio iazko abenduan Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak aurkeztu zuen plangintza alternatiboak, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Gidatzailea 2005/2020 izendatu zutenak. Herri plataformek Koordinakundearen plangintzaren aldeko apustua egin behar dela ziurtatu zuten, bideragarria, ingurumena errespetatzen duena, izan ere, osasungarriagoa dela uste baitute.

Aralarrek, bere aldetik, EAk Batzar Nagusietan Koordinakundeak aipatu Plan Gidatzailearen aurkezpena «oztopatzen» duela kritikatu zuen: «Bilatzen dutena zera da; agerraldi hori Garapen Iraunkorreko Departamentua aurrera eramaten ari den marketin kanpaina amaitu eta gero egitea», zehaztu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La escasa voluntad de Volkswagen
Euskal Herria
Otegi, Petrikorena y Olano, en libertad
Euskal Herria
México autoriza la extradición de los seis presos vascos
Mundua
Sangriento atentado anti-chiíta cuando se cumplen tres ańos de la ocupación de Bagdad
Kirolak
Voeckler-ek Voigten betiko garaipena ekidin du
Ekonomia
Volkswagen anuncia medidas para fabricar el Polo fuera de Landaben
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea