GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-15
Fontso Cantera - Euskal Herrian Euskaraz-eko kidea
Zaharrak berri euskaldunontzat

Euskal Herria eta bertako herritarren eskubideei bide emateko garai emankor eta itxaropentsuak datozela entzutera ohitu gara azken boladan. Tartean herri osoko eragileen arteko akordioa gauzatu beharko dela, eskubide guztiak nola bermatuko diren adostu eta neurri zehatzak abian jartzeko. Etor bedi, bada, eskubideen aroa! Hizkuntza eskubideen aldeko militanteok, edo euskara maite dugunok behintzat, hori espero dugu!

Bitartean, euskararen zapalkuntza egoerak bere horretan dirau. Aldaketa eta konponbide garaiaz hitz egiten den honetan, guretzat eta gure eskubideentzat haize berririk ez, guretzat betiko haize erdaltzale zakarra! Hizkuntza eskubideen defentsa burutzeagatik ordainarazten diguten prezioaz ohartarazteko, egoeraren larritasunaz jabetzeko, azkenaldian epaitegietatik datozkigun eraso errepresiboei erreparatzea besterik ez dago.

Demagun Asier Gernika-Lumoko herritar euskaldun bat dela. Demagun aipatu herritarra istripu baten lekuko izanagatik justizia administrazioak deklaratzera deitzen duela bere herriko epaile baten aurrean, eta epaile hura euskalduna ez izateagatik bi aukera geratzen zaizkiola: bata erdaraz deklaratzea, bigarrena, ordea, itzultzaile baten bidez deklaratzea. Jo dezagun Asierrek ez duela bere herrian bertan atzerritartzat hartua izan nahi eta bere hizkuntza eskubideak koherentzia osoz defendatu nahian dituela, hortaz, euskaraz egin ahal izan arte deklaratzeari uko egiten diola. Eta, azkenik, demagun epaile erdaldunak, Asierren jarrera justizia oztopatzeko ekintza desobediente baten modura ulertuz, berau epaitzeko erabakia hartzen duela. Egin dezagun Asier ez dela asmatutako herritarra, baizik eta duela bi aste Bizkaiko Lurralde Auzitegian epaile erdaltzale baten eskutik sei hilabeteko kartzela zigorra jaso duen gernikar euskaltzalea. Eskandalua da gertakari hauek ezagutu nituenean bururatu zitzaidan lehenengo hitza. Okerrena da honako hau ez dela kasu isolatu bat izan, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak arestian publiko eginiko aurtengo txostenean bildutako makina bat kasuri so egitea besterik ez dago, egun euskaldunon hizkuntza eskubideen defentsa egitearen ondorioak ezagutzeko. Irainak, kolpeak, atxiloketak, isunak, administrazio publikoko langileekin tirabirak... euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarren eguneroko ogia dira. Baina oraingo honetan, justizia sistema erdaltzaleak gure eskubideak lotzen dituen soka estutzeko erabakia hartu eta euskararen herrian euskaraz bizi nahi izateagatik, kartzela zigorrak banatzeari ekin dio.

Urte bete pasatxo igaro da 12 euskaltzalek Gernika-Lumoko epaitegiko erraietara euskalduntzearen aldeko aldarrikapena eraman genuenetik. Etengabean herritarren hizkuntza eskubi- deak zapaltzen dituzten epaileei ofizialtasun errealaren eskaera zuzendu nahi izan genien. Epaiketari hasiera eman aurretik, epaituak izango ziren hiru kideek itzultzailearen zerbitzua onartzeko prest ez zeudela eta, hizkuntza eskubideak bermatuak izan arte, ez zutela epaiketa horretan parte hartuko jakinarazi zioten epaile andereari. Hiru lagun horiei elkartasuna adierazteko asmoz, Gernikara bertaratu ginenok Euskal Herrian Euskaraz kanta ezaguna abesteari ekin genion epaiketa aretoan, une hartan bizitzen ari ginen bidegabekeriaren aurrean protesta egiteko asmoz. Aurki gure kontrako epaiketa aurreikusten dugu, eta, egia esan, bertan gure hizkuntza eskubideak berriz ere urratuak izango direla sumatzen dugu. Gainera, hasiera batean falta bat besterik ez zen ekinbidea delitu bilakatu da, eta ondorio errepresiboetan sakontzeko asmo berri bat besterik ezin dugu espero.

Bistan da euskaldunon hizkuntza eskubideen egoerak egungo marko juridiko politikoan goia jo duela. Euskal Herri osoan euskara ofizial bilakatuko duen lege berria inoiz baino beharrezkoagoa da, bitartean euskaldunok mendeetan luzatzen ari den hizkuntza gatazka honetan ondoriorik okerrenak pairatzen jarraitzera kondenatuta egongo gara. Izan ere, euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuko dituen lege babes ezak eragiten baitu Gernikan bezala, Balmasedan, Tafallan, Baionan edota Euskal Herriko beste edozein tokiko epaitegietan euskaldunon eskubideen aurka sistematikoki ekiteko atea zabalik izatea.

Eta honen aurrean batek baino gehiagok pentsatuko du: «Zer aukera geratzen zaigu herritarroi, protestarako bide guztiak jorratu ostean egoera bidegabeak bere horretan dirauela ikusten dugun honetan?». Jarrai dezagun egunerokotasunean, baita justizia administrazioan ere, guri berez dagozkigun hizkuntza eskubideak determinazio osoz praktikara eramaten. Bitartean, bultza dezagun Euskal Herriak bere lege eta politika propioa erabaki eta indarrean jartzeko eskubidearen alde, azken finean hor egongo baita nozitutako hizkuntza gatazkaren konponbidearen muina. Guzti honetarako denon konpromisoak ezinbestekoak dira, norbanakoen jarrera pertsonaletatik hasita eta alderdi politiko eta eragile sindikal zein sozialen ekimenetara igarota. Esan bezala, guztion konpromisoak funtsezkoak izango dira aldaketa bultzatu eta eskubideen garaiari bide eman ahal izateko.

Bukatzeko, beste irudimen ariketa sinple bat egitea proposatu nahi nizueke: Demagun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan justizia arloko eskumenak Eusko Jaurlaritzaren esku daudela. Jo dezagun Nafarroa Garaiaren kasuan justizia arloko eskumenak Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituela eta duela bi urte Frantziako Gobernuaren eskutik Euskararen Erakunde Publikoa sortu zela Lapurdi, Xiberua eta Baxe Nafarroako bizi publikoan euskara sustatzeko asmoz... eta bitartean, euskaldunak gure eskubideak aldarrikatzeagatik epaitegietatik ostikoka eta gaseatuta kanporatzen gaituztela, isun ekonomikoak ezar- tzen dizkigutela eta Asier bezalako euskaltzale gaizkileak kaiolara doazela. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Toda una invitacion a sumergirse
Mundua
Vuelve la Asamblea de Belfast después de casi cuatro años de suspensión
Kirolak
Baskonia gana la batalla por la segunda plaza
Kirolak
Bonita victoria, permanencia y adiós al drama
Kirolak
Odriozola, cuarto, brilla en los 50 kilómetros marcha
Kirolak
Basso lider da aurkari guztiak atzean utzita
Euskal Herria
Las reacciones a la entrevista a ETA acaparan los discursos políticos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea