GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-15
Ederki freskatu ziren Arrigorriagako uraren festan
«Ura zaindu ezazu» lelopean hartu zuen Arrigorriagako ur-araztegiak urtero Bizkaiko Ur Partzuergoak antolatzen duen Uraren Jaiaren hamalaugarren edizioa. Urtero moduan, jende ugari erakarri zuen festak eta uraren zentzuzko erabilpena eta ingurumen arloko sentsibilizazioa xede, jarduera ugari eskaini zizkioten gaztetxoei.

BILBO

Urtero moduan, milaka pertsona gerturatu ziren Arrigorriagako ur-araztegira Bizkaiko Ur Partzuergoak antolaturiko XIV. Uraren Jaira. «Ura zaindu ezazu» lelopean, araztegiaren ondoko zelaietan helburu nagusi batekin egin ziren ekitaldi nagusiak: gaztetxoak uraren zentzuzko erabilpenak duen garrantziaz jabetzea.

Hala, ingurumen arloko sentsibilitatearen sustapena, kutsadura saihestearen beharra eta uretako ekosistemaren ezaguerak eta horren iraupenak duen garrantzia nabarmendu nahi izan zituen Partzuergoak.

Xede hori hartuta, etxeko txikiei dozenaka jarduera eskaini zizkioten, lantegiak, ludoteka, umeen jolasen espazioa, sarien zozketak, erakusketak eta Garbi Busa. Puzgarrien ostean, haurrei zuzendutako animazioak izan ziren haur gehien erakarri zituzten ekintzak. Izan ere, magoek, erraldoi eta buru-handiek eta Potxin eta Patxin pailazoek arrakasta itzela izan zuten txikienen artean.

Ekintza gehienak etxeko txikienentzat zuzendurik bazeuden ere, helduentzako jarduerak ere topa zitezkeen Uraren Jaian. Besteren artean, argazki bidezko erakusketa batean itsasadarrak izan duen itxura aldaketa jarri zuten ikusgai, eta jende askoren jakin-mina piztu zuen ekimenak. Bestalde, bertaratu zirenek egun osoan taldeka araztegira bisita gidatuak egiteko aukera izan zuten eta, hartara, uraren tratamendua nola egiten den ikasi ahal izan zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Toda una invitacion a sumergirse
Mundua
Vuelve la Asamblea de Belfast después de casi cuatro años de suspensión
Kirolak
Baskonia gana la batalla por la segunda plaza
Kirolak
Bonita victoria, permanencia y adiós al drama
Kirolak
Odriozola, cuarto, brilla en los 50 kilómetros marcha
Kirolak
Basso lider da aurkari guztiak atzean utzita
Euskal Herria
Las reacciones a la entrevista a ETA acaparan los discursos políticos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea