GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-05-15
- Arrauna
Bateratze eta Orio A, jaun eta jabe Ondarroako eta Getariako uretan

Unai ARTETXE
DONOSTIA

Bateratze, Ondarroako uretan, eta Orio, Getarian, Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilletako seigarren jardunaldietan nagusitu ziren, hurrenez hurren.

Bateratzek Bermeoren nagusitasunari amaiera eman zion Ondarroan. Izan ere, bermeotarrak ordura arte jokatutako bost estropadatan azkarrenak izan ziren, baina atzo ezin izan zuten beren maila onena eman eta plentziarrak nagusitu ziren.

Aurreneko mementotik estropadaren buruan jarri zen Bateratze, eta helmugan hamar segundoko aldearekin gailendu zitzaionPlentziako beste ontziari, Arkoteri. Ondarroako bi ontziak sailkatu ziren hirugarren eta laugarren postuetan, ia 24 segundora. Bermeoa Ak, aldiz, bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Emakumezkoen gazte-heldu mailan Isuntza Ak lortu zuen garaipena. Zierbena bigarren izan zen, ia 6 segundora, eta Isuntza B, ostera, hirugarren, minututik gorako atzerapenarekin. Arkote, berriz, kanporatu egin zuten ziaboga istriborretik hartzeagatik.

Gizonezkoen gazte mailan Ondarroa izan zen azkarrena, Arkoteren eta Ondarroaren aurretik.

Gipuzkoako lehiaketan, aldiz, Orio Ak bere bosgarren estropada irabazi zuen atzo Getarian, larunbatean, etxean, bigarren geratu eta gero.

Talde horiak bere nagusitasuna erakutsi zuen beste behin, eta larunbatean gertatutakoa akats bat baino ez zela izan erakutsi zuen.

Orioren atzetik Hondarribia B eta Zarautz B ­Orion gailendutako ontzia­ helmugaratu ziren, lehena 4 segundora eta bigarrena ia 13ra.

Gazte mailan Pasai Donibanek beste garaipen bat erdietsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Toda una invitacion a sumergirse
Mundua
Vuelve la Asamblea de Belfast después de casi cuatro años de suspensión
Kirolak
Baskonia gana la batalla por la segunda plaza
Kirolak
Bonita victoria, permanencia y adiós al drama
Kirolak
Odriozola, cuarto, brilla en los 50 kilómetros marcha
Kirolak
Basso lider da aurkari guztiak atzean utzita
Euskal Herria
Las reacciones a la entrevista a ETA acaparan los discursos políticos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea