GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-15
- Urrezko Aizkora
Anjel Arrospidek finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu du
·Donato Larretxeak, aldiz, agur esan behar izan dio lehiaketari, nahiz eta atzo berdindu

DONOSTIA

Anjel Arrospidek lortu zuen atzo Urrezko Aizkorako finalerdiak jokatzeko txartela. Leaburukoak berdinduta amaitu zuen Larretxearekin. Aizkoran ez da normala berdinean geratzea, baina horrela geratu ziren, eta horrek multzoko lehen postua eman zion. Bigarren Mindegia geratu zen, eta Larretxea, berriz, kanpoan izango da. Arrospidek, beste multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du finalaren atarikoa.

Atzo, kana-erdikoa zutik moztuz ekin zioten lanari, eta hor Arrospide nagusitu zen. 2.08 izan zen bere denbora, eta hogei segundo gehiago behar izan zituen Arantzakoak.

Gero, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztea zen egin beharrekoa, eta hor nafarra gailendu zen. 32 kolpetan erdibitu zuen enborra, eta lau gehiago behar izan zituen gipuzkoarrak. Gero, berriro ere 45 ontzakoa zuten aurrez aurre, baina erlojuaren kontra aritu behar ziren, eta berriro ere Larretxea nagusitu zen, nahiz eta segundo bateko aldea atera. 44tan bota zuen Arantzakoak.

Leaburukoak, aurrekoen ordaina eman zion 60 ontzakoarekin. Hor zeinek azkarrago moztu aritu ziren, eta 2.24n amaitu zuen lana. Bost segundo gehiago behar izan zituen nafarrak.

Azkenik, bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar zituzten, eta hor Larretxea nagusitu zen, baina ezin izan zuen lehendik galduta zuen denbora berreskuratu, eta azkenean kanpoan geratu zen. 16 minutu eta 42 segundo izan zen bi aizkolariek egindako azkeneko denbora.

Gaur, beste multzoan, Nazabal eta Txapartegi neurtuko dira Karrantzan, 12.00etan hasita. Finalerdietarako azkeneko txartela egongo da jokoan. Txapartegi irabaztera behartuta dago, bestela lehiaketatik kanpo geratuko baita. Irabaziko balu, multzoko hiru aizkolariak berdinduta geratuko lirateke, eta denen denborak hartuko lirateke kontuan sailkapen bat egiteko. Nazabalek irabaziko balu, bera izango litzateke multzoko lehenengoa, eta Olasagasti bigarrena eta, beraz, horiek egingo lukete aurrera.

Gauzak normal joanda, Floren Nazabalek bereganatu beharko luke gaurko saioa, nahiz eta Txapartegik galtzeko ezer ez duen.

Bestalde, atzo 23 urtez azpikoen saioa ere jokatu zuten, eta Atutxa II.ak Rekondori irabazi zion. Azkeneko lan luzean erabaki zuen bizkaitarrak, eta finalerdietan sartzeko aukera asko ditu orain. 12.25 izan zen bere azkeneko denbora, eta 12.32 Rekondorena. Azkeneko jardunaldian Mabier Mindegia izango du aurrez aurre.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Toda una invitacion a sumergirse
Mundua
Vuelve la Asamblea de Belfast después de casi cuatro años de suspensión
Kirolak
Baskonia gana la batalla por la segunda plaza
Kirolak
Bonita victoria, permanencia y adiós al drama
Kirolak
Odriozola, cuarto, brilla en los 50 kilómetros marcha
Kirolak
Basso lider da aurkari guztiak atzean utzita
Euskal Herria
Las reacciones a la entrevista a ETA acaparan los discursos políticos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea