GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-22
PSE-ren arrosa festa
PPk bakarrik kritikatu du Zapatero, eta gainerako alderdiak alde agertu dira
Presidente espainolak atzo Barakaldon ETArekin elkarrizketa laster hasiko dela esateak erreakzio ugari eragin zuen. Alderdien artean, PPk bakarrik kritikatu zuen erakunde armatuarekin harremanak izatea. Lehendakaritzak eta UPNk ekitaldia bera gaitzetsi zuten; eta EAk, EBk eta Aralarrek, berriz, alderdien mahaia osatzeko premia nabarmendu zuten. Beste alde batetik, EAJk eta Batasunak datozen egunetan jakinaraziko dituzte beren azterketak.

MADRIL

Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak Barakaldon PSEk egindako ekitaldian iragarritakoak erreakzio ugari sorrarazi zuen atzo bertan. Alderdi politikoen artean, PP bakarrik agertu zen ETArekin elkarrizketa egitearen kontra. Horiek hala, erakunde armatuarekin egin ahal den gauza bakarra desegin dela egiaztatzea dela erantzun zion PPko idazkari nagusi Angel Acebesek Zapaterori.

Madrilen, Nuevas Generacionesen Udaberriko Eskolaren amaierako ekitaldian egindako adierazpenetan, Acebesek adierazi zuen 44 milioi espainol ezin direla makurrarazi talde terrorista baten xantaiara, eta ohartarazi zuen bere alderdiak ETAren amaiera egiaztatzeko ez den beste ezertan ez diola Zapateroren Gobernuari babesik emango.

«Onezko espainolei terroristen xantaiari Zapaterok ez diola etsiko entzutea gustatuko litzaieke, baita armak eman baino lehen ez duela negoziaziorik izango ere», ziurtatu zuen PPko idazkari nagusiak. «Ezin da ETArekin eta Batasunarekin negoziatu, horrek prezio politikoa ordaintzea ekarriko balu», adierazi zuen. Izan ere, gaur egun bake prozesua baino gehiago «xantaia prozesua» izaten ari dela gaineratu zuen.

Alde horretatik, EAEko PPko idazkari nagusi Carmelo Barriok Zapaterori leporatu zion Arnaldo Otegik ezarritako errepide mapari, ez negoziazio mapari, jarraitzea, eta erakunde armatuak egiaztatzen duela Gobernu espainola nabarmendu zuen.

Bestalde, Lehendakaritzak ez zuen balioetsi presidente espainolak jakinarazitakoa, eta ekitaldia bera kritikatu zuen. Joseba Azkarraga Justizia sail- buruak esan zuen ETAren eta Madrilen arteko elkarrizketa soilik ez dela nahikoa gatazka konpontzeko, eta alderdien mahaia martxan jartzeko dei egin zuen.

Bestela, euskal alderdiek ondo hartu zuten. EAko Rafa Larreinak ontzat jo zuen, eta alderdien mahaia abiatzearen garrantziaz ohartarazi zuen. EBko Mikel Aranak, berriz, atzo iragarritakoa normalizazio politikoaren prozesuaren hasiera atzeratzeko ez erabiltzeko eskatu zion Zapateroari.

UPNk ez zuen Zapateroren erabakia kritikatu, baina iragarpena egiteko PSEko ekitaldi bat aukeratu izateagatik kezkatuta agertu zen Alberto Catalan UPNko idazkari nagusia, eta azalpenak eskatu zizkion Zapaterori. Bestalde, PSNko Carlos Chivitek, Barakaldon egindako adierazpenetan, «itxaropenarekin» eta «etorkizunean konfiantza izanik» jaso zuen berria, eta gainerako alderdiei presaka ez ibiltzeko eta bake prozesua protagonismo politikoarekin ez nahasteko eskatu zien.

EAJ eta Batasuna

Aralarreko buru Patxi Zabaletak ere positibotzat jo zuen iragarpena. Haren ustez, «alderdien mahaiak» osatzeko eskatu behar diote euskal alderdiek Zapaterori. EAJk eta Batasunak datozen egunetan emango dutela berriaren inguruko iritzia jakinari zieten agentziei.

Bestalde, EAEko CCOOko idazkari nagusi Josu Onaindik atzo iragarritakoa normalizazioa lortzeko beste pauso bat dela ziurtatu zuen.

AVTk, berriz, errepide mapa hitzartuta dagoela salatu zuen eta Zapateroren iragarpena «espainolentzako iraina» dela esan zuen. Ermuko Foroak, gaitzetsi ez bazuen ere, presazko erabakitzat hartu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Paso importante, aunque insuficiente
Jendartea
Hamaika aldiz eskatu dute
Jendartea
Fallece un montañero tras despeñarse desde 300 metros en el monte Mugarra
Mundua
Montenegro vota por la independencia tras superan el listón del 55% impuesto por la UE
Kirolak
Giggs fulmina a Euskadi a la contra
Kirolak
Fran Vázquez emerge en otra laguna baskonista
Euskal Herria
Zapatero: «Los ciudadanos vascos decidirán su futuro, dentro de las leyes»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea