GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-22
Mende laurdena bete du Usurbilgo Sagardo Egunak
Hogeita bost urte ez dira alferrik pasatzen; kasik betikoa da Usurbilgo Sagardo Eguna askorentzat. Betiko izango denik esatea arriskutsua bada ere, pixka batean iraungo du, atzo ere milaka lagun erakarri baitzuen. Urtemugak urtemuga, jaiaren tasun nabarienak urterokoak izan ziren: jendea han eta hemen, sagardoa han eta hemen.

USURBIL

Berezia zen hitzordua; hogeita bosgarrena izateak ematen zion tasun hori. Baina, beste alde batetik, beti-betikoa izan zen; jendea han eta hemen, sagardoa han eta hemen. UsurbilgoSagardo Eguneko hitzorduarekin leial bete zuten milaka lagunek, baita eguzkiak ere. Epel, gozo eta atsegin; kategoriako eguraldia zintzurra sagardoz bustitzeko.

Lehen botila irekitzea berezia izaten da urtero. Antolatzaileek hala erabakita, sagardoaren munduan lanean dabilen norbaitek kentzen du lehen kortxoa. Atzo ere berezia izan zen hasiera; mende laurden honetan Sagardo Egunaren bueltan ibili diren hainbatek eta botatzaile guztiek batera zabaldu zuten lehen botila «bat, bi eta hiru» oihuak aginduta. Eta hortik aurrerakoa urtero samarrekoa; botilak ireki, ireki eta ireki han bildutako milaka basoak hutsik egon ez zitezen. Majo lan egin beharra izan zuten botatzaileek eta, noski, ondoren ordaina izan zuten: bazkaria eta arratsaldeko parranda.

Berrogei sagardogile baino gehiagok parte hartu dute aurtengo edizioan, eta Euskal Herrikoak bertakoak ez ezik, kanpoko sagardoak dastatzeko aukera izan zen atzo, urtemuga berezia ospatze aldera. Errusiatik, Kanadatik, Irlandatik, Mexikotik, Belgikatik, Bretainiatik, Galiziatik, Asturiastik eta Kantabriatik ekarritako sagardoa izan zen dastatzeko, horientzako propio dema plazan prestatutako txokoan. Horiek hala, normalean dema plazan izaten diren bertako sagardogileen postuak Askatasuna plazara eraman zituzten. Ibilbide zabalagoa, beraz, sagardozaleek egin zutena.

Kanpoko sagardoak ikusmira piztu zuen Usurbilen bildutakoen artean, eta hau eta hura probatzen jardun zuten askok. Memento batean jende andana bildu zen Errusiako sagardoaren postuaren inguruan. Izan ere, Valeri Karpin futbol jokalaria bere herriko sagardoa zerbitzatzera bertaratu zen eta jarraitzaile asko erakarri zituen konturatzerako.

Kanpoko sagardoa dastatzeko ez ezik, salgai ere izan zen Usurbilen. Errusiako postuan aritu ziren botatzaileek agertu zutenez, sagardo botila bakarra saldu zuten 40 euroan, eta hura Martin Berasategi sukaldari famatuak erosia. Eskupekoa ere utzi omen zien.

Berritasunak berritasun, ez zen faltatu urterokoa den sagardo botatzaileen lehiaketa. Kerman Errekondo izan zen sagardoa botatzen txukunena, epaimahaiak hala erabakita. Bigarrena Arantxa Unanue izan zen eta Urko Manterola hirugarrena, hirurak ere usurbildarrak.

Berria izan zen Udarregi ikastolako plazan laurehun bat lagunentzako prestatutako herri bazkaria; baita Artzabalen haurrentzako prestatutako txokoa ere. Berria izan zen bertakoentzat, behintzat, Txiriboga taberna berrituaren inaugurazioa ­luze itxita egon da­ eta berria izan zen, tamalez, Aitzaga herriko taberna eta elkartea Auzitegi Gorenaren aginduz itxita egotea Sagardo Egunean.

Berritasunak, beraz, betiko bihurtu den festan; hogeita bost urte ez dira-eta alferrik pasatzen. Betikoa bai eta, oraingoz, betiko, atzokoak ere arrakasta handia izan baitzuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Paso importante, aunque insuficiente
Jendartea
Hamaika aldiz eskatu dute
Jendartea
Fallece un montañero tras despeñarse desde 300 metros en el monte Mugarra
Mundua
Montenegro vota por la independencia tras superan el listón del 55% impuesto por la UE
Kirolak
Giggs fulmina a Euskadi a la contra
Kirolak
Fran Vázquez emerge en otra laguna baskonista
Euskal Herria
Zapatero: «Los ciudadanos vascos decidirán su futuro, dentro de las leyes»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea