- Sega
Arrano eta Baliarrain nagusitu dira
TOLOSA
Ezin hobeto atera zen Almintza Elkarteak egindako taldekako lehen saioa. Jende asko batu zen Tolosan, eta giroak ere ongi lagundu zuen.Mutilak eta neskak aritu ziren lanean, eta azkartasunarekin batera txukuntasuna hartu zuten kontuan. Nazioarteko eran ez du azkar belarra mozteak bakarrik balio, txukun ere moztu behar baita. Nesketan, azken orduan izena eman duen talde batek irabazi du, Arrano Idiazabalgoak, eta erabateko nagusitasuna erakutsi zuen, minutu eta erdiko aldea atera baitzion bigarren postuan sailkatu zen Nahiko Lan taldeari. Mutiletan askoz ere lehiakortasun handiagoa egon zen
hiru segundotan sartu baitziren lehenengo hiru taldeak. Baliarrainek lortu zuen
garaipena, eta bi segundo besterik ez zizkion atera Arrubi taldeari, eta hiru
Iturrari, Belauntzako taldeari. Galarraga, Ansa, Katarain eta Gabirondo aritu
ziren Arrano Idiazabalgo taldean, nesken garaipen lortu zuen taldean; eta
J.Garmendia, I.Gar- mendia, Bereziartua eta Arteaga, berriz, Baliarraingo
taldean, mutiletan garaipena lortu zuen taldean. Festa, ordea, ez zen
segalariekin amaitu, ondoren bazkaria izan baitzen bertsolari eta
trikitilariekin, eta giroa sekulakoa izan zen. Saioan ere ez zen umore faltarik
izan, Kike Amunarriz izan baitzen aurkezle, bertsolariekin batera.
|