- Harri-jasotzaileak
Perurena eta Saralegi aurrera urratsa egiteko moduan dira
LEITZA
Iñaki Perurenak eta Mieltxo Saralegik lortu zuten atzo Urrezko Harri-jasotzaileen finalerdiak jokatzeko txartela, kilo gutxi batzugatik hartu baitzituzten mendean Izeta IV.a eta Aimar Irigoien.Hasteko, 100 kiloko zilindroarekin aritu ziren lanean. Izeta IV.ak 3.100 kilo jaso zituen (31 jasoaldi). Perurenak, aldiz, 3.500 (35). Ondoren, 200 kiloko errektan- gularraren txanda izan zen. Irigoienek 1.200 kilo jaso zituen, 6 jasoaldi, eta 1.400, Saralegik (7 jasoaldi). Bakarkako lana amaitu zenean, txanda libreari ekin zioten, 113 kiloko kubikoarekin. Hor, Izeta IV.ak eta Irigoienek 3.051 kilo jaso zituzten (27 jasoaldi), eta 2.599, Leitzako bikoak. Dena azkeneko proban erabaki behar zen, eta hor 100 kiloko bolarekin aritu behar zuten, gainerako txandetan bezala, bi minututan. Gipuzkoarrek 3.400 kilo jaso zituzten (34 jasoaldi), bai eta nafarrek ere. Amaieran, leitzarrek 10.799 jasoaldi bizkarrean berdindu zituzten; eta gipuzkoarrek, berriz, 10.751. Dena dela, azkeneko lanean, bolarekin, alegia, Izeta IV.ak eta Aimarrek jasoaldi bat gehiago eman zuten, baina epaileek denboraz kanpo zela adierazi zuten eta ez zuten ontzat eman. Bideoa ikusi ostean, erreklamazioa jarriko dute aiarrak eta errezildarrak.
|