GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-22
Patxi GAZTELUMENDI (*)
1992tik gaurko egunaren zain
Goiz esnatu da gaur Andrej Nikolaidis. Lorik egin ezinda esnatu da gauean, behin eta berriz. Ametsak esnatu du, eta ez amesgaiztoak. Idazlea da Andrej Nikoladis, (1974, Sarajevo) eta kazetari lanak egiten ditu Ulcinj kostaldeko herrian. Besteak beste, «Monitor» astekarian gogoetak egiten ditu asteroko kroniketan: kulturaz, hizkuntzaz, nazioarteko egoeraz edo Montenegroko prozesuari buruz.

Goiz jaiki denez, lehen orduan joan da bozkatzera. Ulcinj herrian bozkatzeko hainbat aukera zeuden; gehienek, hala ere, posta bulegoetan egin dute. Eta ilarak ekidin ditu horrela Nikolaidisek. Izan ere, goizeko lehen ordutik ilara ezin luzeagoak egon dira postetxe eta bulego ofizial guztietan. Bere herria, kostaldea oro har, independentziaren aldekoa dela nabarmendu digu. «Gure herrian boz gehienak independentziaren alde izango dira, Po nagusituko da». Eta harrituta begiratu ostean, azalpenak eman ditu: «Albaniarrak dira nagusi gure inguru honetan, eta mundu guztia albanieraz mintzo da, hizkuntza nagusia da duda barik». Orduan ulertu dugu, «Po» eta «Da» gauza bera baitira. Eta elebitasuna ofiziala da hemen. Albanierazko eskola, irratia, telebista, liburutegiak daude berton. Ofizialak eta diru laguntza publikoekin. Udaletxean ere albaniarren alderdia DUA (Democratic Union Albanians) dago agintean.

Igande hau aspaldiko egunik garrantzitsuena da duda barik. Kalean jendearen agurrak konplizitate handiarekin ikusten dira; Andrej ere agurtzen dute. Ezaguna dela ez da dudarik. Adin ezberdineko lagunek egindako agurrak eta sostengu keinuak jaso ditu. Independentziaren alde hasieratik apustu egin duen belaunaldi batekoa da Nikolaidis, eta bide horren emaitzak ezagutzeko ordua heldu zaie montenegroarrei. Gaur da eguna. 2006ko maiatzaren 26a. Eta horregatik lorik egin ezinik egon dela gogoratu du berriz, kafearen usainean. «Baina kezkak berehala uxatu ditut, egun honen zain horrenbeste denbora egon garela pentsatuta azkar jaiki naiz, orain arteko guztiak merezi izan duelako», eta jaiki egin da. 1992an aukera bat izan zuten, orduan 18 urte zituen Andrejek, independentziaren aldekoa zen orduan ere, baina %20 baino ez zuten erdietsi orduan. Geroztik buru-belarri aritu da Montenegroren sezekzioaren alde.

Eguerdian, 12.00ak jota zeudenean, emaztearen deia jaso du. Berriz toki berera joan da, independentziaren aldeko beste boz bat ematera, eta lehen datuak eskuartean zituen jadanik. Azkar itzuli da. «Goizean zehar montenegroarren %30ek emana zuten bere iritzia» datua berak bota du. Eta parte-hartzeari buruz zein Europar Batasunak egindako inposaketaz aritu da gero. «Europar Batasunak eta bereziki Solanak jarritako baldintzek zailtasunak jartzen dizkiote izan daitekeen garapen demokratikoari. Biztanleen erdiak bozkatuko duela argi ikusten dugu, baina baietzak %55 lortu behar horrek egonkortasuna hausten du», eta ondoren galdera bota du: «Zer gertatuko litzateke baietzak irabazi eta %55 hori erdietsiko ez balu?».

Emaitza jakin aurretik kezka handiarekin mintzo zen Andrej Nikolaidis. Kasu horretan, Belgradoko akordioak 3 urteko moratoria irekiko litzatekeela adierazten du, beren beregi. «Gaur adibidez %52rekin irabazi edo %54 eskuratzea ezberdina da, lehen kasuan Serbiak presioa egingo luke Europar Batasunean akordio berri bat lortzeko, eta %54 edo gehiago lortuz gero ­beti ere balizko %55 heldu ezinik­ gure gobernuak independentzia aldarrikatzeko zilegitasun osoa izango luke». Solanaren izena aipatu eta kopeta iluntzen zaie montenegroarrei. «Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izan dezakeelako inposatu digu Solanak emaitzetan %55aren kopurua; autodeterminazio eskubideak ikara sortzen dio gizon honi».

Boz kopurua eta parte-hartzearen kezka horrekin ere bizi dute montenegroarrek egun hau. Denak Podgoricara begira daude, telebistak esaten duenari adi, telefonoetatik igortzen dizkieten mezuak berriro bidaliz. Orduak igaro ahala, zurrumurruak barra-barra, jaia edo bestelako ekitaldiak egiteko debekua iragarri du gobernuak. Lasaitasuna tentsio bilakatu da arratsaldetik iluntzera. Nazioarteko telebista kateek jarraipena egiten dute Podgoricako karriketatik bertatik, eta Andrej bere lagunekin batu da Karver kulturgune eta liburutegian. Idazleekin zuen hitzordua. Idazleak, aktoreak, margolariak eta lagun asko batu dira hemen. Pareta batean irudiak zuzenean jasotzen dituzte, Internetekoak eta telebistakoak. Bozketa amaitu da, eta urduritasuna da nagusi. Bat-batean, berria zabaldu da, emaitza jaso dute. Bestelako gaua izango da gaurkoa Andrej Nikolaidis idazlearentzat bezala Montenegroko herritarrentzat. -

(*) Patxi Gaztelumendi eta Iñaki Soto Gogoeta XXI taldeko ordezkaritzako kideak dira eta Montenegrora bidaiatu dute independentzia erreferenduma dela-eta. Ordezkaritzak blog bat du irakurleek iritzia eman dezaten: Montenegro.mundua.com



Apuntes
Participación masiva desde primera hora

ULCINJ.­ Desde primeras hora de la mañana la afluencia de votantes indicaba que la participación iba a ser muy alta. A medida que avanzaba el día las cifras de participación se incrementaban a gran velocidad. Este dato inquietaba a los independentistas, puesto que, si bien necesitaban superar la barrera del 50%, la participación de los abstencionistas podría desequilibrar la balanza hacia el lado de la Unión.

Medidas para evitar los fraudes

ULCINJ.­ Las medidas de seguridad para evitar el fraude han sido extremas. Los electores, una vez identificados y, tras firmar un documento, podían depositar el voto en la urna. Posteriormente, un miembro de la mesa marcaba uno de sus dedos con un spray invisible. A la entrada de los centros, otra persona comprobaba con una luz ultravioleta que los nuevos votantes no habían ejercido ya el voto.

Tensa calma a última hora de la tarde

ULCINJ.­ Según se acercaba el cierre de las urnas, la tensión comenzó a palparse en la capital. Unos y otros organizaban en el centro de la ciudad actos para la noche. En una céntrica plaza de Podgorica, un brigada de trabajadores montaban una pantalla gigante del bloque unionista, bajo la atenta mirada de la Policía.

La diáspora viaja a Montenegro

PODGORICA.­ Unas 40.000 personas conforman la diáspora montenegrina. 15.000 de ellas se desplazaron a Montenegro para votar ­el voto por correo no está permitido­. Los gobiernos de Serbia y Montenegro financiaron el viaje de aquellos que votaban por su opción: los serbios pagaron el viaje a los unionistas y los montenegrinos a los independentistas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Paso importante, aunque insuficiente
Jendartea
Hamaika aldiz eskatu dute
Jendartea
Fallece un montañero tras despeñarse desde 300 metros en el monte Mugarra
Mundua
Montenegro vota por la independencia tras superan el listón del 55% impuesto por la UE
Kirolak
Giggs fulmina a Euskadi a la contra
Kirolak
Fran Vázquez emerge en otra laguna baskonista
Euskal Herria
Zapatero: «Los ciudadanos vascos decidirán su futuro, dentro de las leyes»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea