GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-02
Mugak gainditu dituen talde baten CD-liburua
«Mugak banandu adina elkartzen gaitu», «mugak gero eta zabalagoak egitea da helburua, gustura senti gaitezen munduko edozein txokotan» eta gisako esaldiekin aurkeztu zuen bere burua atzo Mugaldekoak taldeak. Edu Zelaieta poeta, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak eta Jordi Serra itzultzailea dira.

DONOSTIA

Orain dela bi urte egin zuten Edu Zelaietaren “Mugaldekoak” poema liburuaren aurkezpen musikatua. Hiru lagun ziren hasierako taldean: Edu bera, Raul Garcia eta Beñardo Goietxe. Gerora bildu zen taldera Jordi Serra. Hiru emanaldi emateko bildu ziren, Bizkaian, Araban eta Nafarroan, eta ikuskizun xume horrek sekulako ibilbidea egin du. Atzo aurkeztu zuten Donostian Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak atera berri duen emanaldiaren isla den diskoa eta oinarrian duen poema bilduma. Laukoteak atzo prentsaren aurrean esan zuenez, geroztik hogei tokitan baino gehiagotan izan dira Mugaldekoak.Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Donostia, Irun, Senpere, Durango eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan erakutsi ondoren Kataluniara egin zuten jauzia lehenik, taldeko Jordi Serraren itzulpenei esker, eta Esloveniara joan ziren ondoren. Testuez, gidoiaz eta irakurketaz Edu Zelaieta arduratzen da, Beñardo Goietxerena dira ahotsa eta gitarrak, Raul Garciak gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa jartzen ditu, eta Jordi Serrak egiten ditu itzulpenak eta irakurketak. «Hizkuntzen konbinazioa ez da gurean ohikoa. Arabiera ere sartu dugu pixka bat, emanaldietan hizkuntza horiek erabiltzen ditugulako. Lekuan lekuko literatura erreferentziak baliatzen ditugu eta saiatzen gara emanaldi bakoitza ezberdina izan dadin», esan zuen Zelaietak. Jordi Serra katalana ere euskaraz mintzatu zen eta emigrazioari buruzko gaietan arabiera sartzea erabaki zutela adierazi zuen. «Arabiera Europa osoan etorkinek erabiltzen duten hizkuntza izaki eta guk erabieraz pixka bat badakigunez, sartzen hasi ginen», esan zuen. Beste hirurek azkar zuzendu zioten, bera zela arabieraz zekien bakarra.

Taldearen helburua «euskara Euskal Herritik atera eta euskal kultura ezagutaraztea» zela esan zuen Jordik. Emankizunak, halere, mugak ditu ardatz:Euskal Herria bitan zatitzen duen muga eta beste hainbat muga, eta mugek banandu adina elkartzen dutela esan zuen Edu Zelaietak. «Katalanak izan edo euskaldunak mugaldekoak gara, Pirinioek batzen gaituztenak. Mugak gero eta zabalagoak egitea da kontua, gustura sentitzeko munduko edozein txokotan», adierazi zuen.



Bertold Brecht, Amin Maluf eta beste hainbat erreferente
J.A.

DONOSTIA

Jon Maiak bere nobelaren iturburu gisa aipatzen zuen Bertold Brechten poema bera du Mugaldekoak taldeak ere abiapuntu. “Emigranteon izendatzeaz” da poemaren izena, eta «guk ihes egin dugu, kanpotarrak gara, desterratuak» dio pasarte batean. Baina ez zen izan mugaren kontzeptuan sakontzeko erabili zuten erreferente bakarra, Alim Maluf eta beste hainbat aipatu baitzituzten. Edu Zelaietak berak ere egin zuen ekarpenik.«Faltsua baita guri emandako izena. Gu ez gara emigranteak. Pateraz, kaiukoz edo baltsaz iritsi berriek ez dute erbestea desiratzen. Harrizko harresiei muzin egiten dieten errefuxiatuak ez dira paradisuen bila ari. Faltsua baita mugarik ankerrenak biografikoki kokatzen direla. Oztopoak, trabak, ergelkeria. Gure baitan bizi diren guztiak. Baina bizi gara», irakurri zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La Sección 14 y la Audiencia Nacional
Jendartea
Exigen en la calle el fin de la violencia machista tras las muertes de Barakaldo
Euskal Herria
Rajoy romperá su tregua con Zapatero si hay reunión
Euskal Herria
Dos detenidos por la Gendarmería junto a Burdeos
Euskal Herria
AEK Eguna eraberrituta dator beste behin, bi urteko etenaldiaren ondoren
Ekonomia
Preocupante desaparición de explotaciones agrarias vascas
Ekonomia
Donibane-Ziburuko bolintxeroek portua blokatu zuten
Kirolak
OIaizola II e Irujo, satisfechos con el material
Euskal Herria
Los ocho mahaikides de Batasuna, en libertad tras pasar ante el juez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea