GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-02
AEK Eguna eraberrituta dator beste behin, bi urteko etenaldiaren ondoren
«Nire, hire, haren, gure, zure, zuen, haien... denon jaia» lelopean egingo dute beste behin AEK Eguna ekainaren 10ean, Larrabetzu Bizkaiko herrian. Ikasleak, irakasleak eta euskaltzale guztiak biltzea du helburu izaera nazionala izango duen jaialdi horrek. Beste nobedadeen artean, parte-hartzea bultzatzen saiatu dira antolatzaileak, eta horren isla da egitaraua. Xiba jokoa, futbol partida, bertsoak, erromeria.. Gustu askotarako ekimenak.

BILBO

Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da beste behin AEK Eguna. Ohiko data aldatu (orain arte udazkenean egin dute) eta aurtengoa ikasle, irakasle eta euskaltzale guztien ikasturte amaierako jaia bihurtu dute: ekainaren 10ean izango da Larrabetzu Bizkaiko herrian.

Kattin Bergara Nazio Batzordeko kideak argi adierazi zuen egunaren espiritua zein den. «Edizio berezia izango da. Ekimen nazionalak erakunde osoaren inplikazioa bermatzen du. Zer ikusi, zer entzun, zer dantzatu, zer jan eta zer edan izango da Bizkaiko Txorierri eskualdeko herri txiki horretan», agertu zuen atzo Bilbon emandako prentsaurrekoan. Berarekin batera, besteren artean, AEK-ko Nazio Batzordeko kide Mertxe Mujika eta Joxe Leon Otaño izan ziren.

Aurtengo AEK Eguna «denen festa» izango dela nabarmendu zuen Bergarak. «Ikasleen, irakasleen eta euskaltzaleen eguna izango da, jakina, baina oraindik guregana etorri ez diren guztien jaia ere izan ahal da», ziurtatu zuen. Horiei guztiei Larrabetzura bertaratzeko gonbita egin zieten AEK-ko arduradunek. Izan ere, Euskal Herri osoko lagun eta taldeak espero dituztela jakinarazi zuten, eta zehaztasun handirik eman nahi ez bazuten ere, 2.000 lagun baino gehiago espero dituztela jakinarazi zuten.

Txorierriko AEK-k 30 urte bete ditu aurten; eta Derioko Txepetxa euskaltegiak, berriz, 20. urteurrena ospatzen du, eta, Bergarak azaldu zuenez, urte hauetan egindako lanagatik bere aitortza eskaini nahi die AEK-k egun horren bitartez. «Euskara eta euskalzaletasuna ez litzateke posible izango lan hori ez bazuten egingo, eskualdean euskalgintzan dihardutenak batu eta indartu baititu Txorierriko AEK-k», nabarmendu zuen Bergarak.

Parte-hartzea bultzatu

Egitarauaren berri eman zuten atzoko agerraldian, eta prestatzerakoan Larrabetzura joango direnen parte-hartzea bultzatzen saiatu direla agertu zuen Edurne Brouard AEK-ko bozeramaileak. «Aurreko edizioetan ez bezala, honetan prestatu dugun egitarauak parte hartzera gonbidatzen du», azaldu zuen. Hori dela-eta, hasiera ekitaldia goizeko hamaiketan izango da Etxahun Lekue eta Iratxe Ibarra bertsolariek saioa eginda, eta hori amaitzerako, Xiba jokoa prestatu dute. Guztira, bederatzi joko izango dira eta edozeini zuzendutako joko irekiak izango direla ziurtatu zuen Brouardek.

Xiba jokoa martxan dagoen artean, 12.30ean, futbol partida jokatuko dute Athleticeko beteranoek eta AEK-ko ikasle eta irakaslez osatutako talde batek. Athleticeko jokalari ohiak zeintzuk izango diren oraindik zehazteke dagoela agertu zuen AEK-ko bozeramaileak.

Umeek ere tartetxo bat izango dute jaialdi horretan, eta, hala, 16.30ean, “Kukubel 2.0” ikuskizuna emango du Kukubiltxok lehen aldiz.

«Esaera zaharrak eta bertsoak» lehiaketan parte hartzeko aukera izango da, baita Larrabetzutik zuzenean egingo duten «Mihiluze-aek» ETB1eko saioan ere. Izena emateko orriak www.aeknet.net webgunean daude.

AEK Eguna 23.00etan amaituko da erromeria eginda, baina jaiak Hori Bai gaztetxean jarraituko duela jakinarazi zuten.



Gaur hasita, aste osoan
M.M.

BILBO

Txorierriko euskara elkarteen Federazioan Derioko Tximintx, Larrabetzuko Arrekikili, Lezamako Zorrizketan eta Zamudioko Lagatzu aritzen dira. Guztiek, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxearekin batera, aste kulturala antolatu dute. Ekitaldien artean, gaur Euskal Herriko blogs&beers topaketa izango da 20.00etan, Larrabetzuko gaztetxean. Leku berean, baina 22.00etan, kontzertua egingo du Ruper Ordorikak larunbatean. Igandean, berbaldia emango du Koldo Zuazok Zamudion, eta astelehenean, euskararen inguruko mahai-ingurua izango da Derion. Ekainaren 8an, berriz, bere liburua aurkeztuko du Unai Elorriagak Larrabetzun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La Sección 14 y la Audiencia Nacional
Jendartea
Exigen en la calle el fin de la violencia machista tras las muertes de Barakaldo
Euskal Herria
Rajoy romperá su tregua con Zapatero si hay reunión
Euskal Herria
Dos detenidos por la Gendarmería junto a Burdeos
Euskal Herria
AEK Eguna eraberrituta dator beste behin, bi urteko etenaldiaren ondoren
Ekonomia
Preocupante desaparición de explotaciones agrarias vascas
Ekonomia
Donibane-Ziburuko bolintxeroek portua blokatu zuten
Kirolak
OIaizola II e Irujo, satisfechos con el material
Euskal Herria
Los ocho mahaikides de Batasuna, en libertad tras pasar ante el juez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea