Donibane-Ziburuko bolintxeroek portua blokatu zuten
·Beren egoera salatzea eta pelagikoen antxoa ez sartzea zen protestaren helburua
Baxurako zortzi itsasontzik Donibane Lohizuneko portua blokatu zuten atzo, antxoa arrantzatzera irtendako pelagikoei bertan sartzea oztopatzeko. Ekintzarekin betiko arrantza modua erabiltzen duten bolintxeroen egoera salatu zuten, baina horrez gain, «antxoa eta itsasoa bera salbatzeko eztabaida sakona» egiteko premia nabarmendu zuten.
BAIONA
Donibane Lohizune-Ziburuko baxurako arrantzaleek portua blokatu zuten atzo beren egoera salatzeko eta ontzi pelagikoek arrantzatutako antxoa bertan saltzea eragozteko. Bezpera gauetik hasita, zortzi bolintxero, beren protestaren arrazoia azaltzen zuen pankarta txuri handia itsasorantz begira zutela, bata bestearen parean jarri ziren portuko sarrera blokatzeko. Arrantzaleak haserre dabiltza aspaldian, besteren artean, iazko antxoaren kanpaina bertan behera geratu izanagatik Gobernuak agindu zizkien diru-laguntzak oraindik ez dituztelako osoki eskuratu. Donibane-Ziburuko Arrantza Batzordeak adierazi duenez, hirurogeita lau arrantzaleri dagokien laguntza ia osoa aurreratu die Batzordeak, hau da, arrantzale bakoitzak jaso behar zituen 3.000 euroetatik, 2.500 eskuratu ditu dagoeneko. Alta, itsasontziko patroi bakoitzari agindutako 30.000 euroak ez dira oraindik heldu haien eskuetara, nahiz eta, Ziburuko Arrantza Batzordearen esanetan, «bidean» diren. Horrekin batera, arrantzatzen uzten dieten antxoaren tamaina txikiegia dela-eta, kexu dira baxurako arrantzaleak. Hilabeteak daramatzate antxoa arrantzatzen eta, lehen aldiz, 12 zentimetrotik beherakoak harrapatzea eta saltzea ezarritako debekatuarengatik oso antxoa gutxi saldu dute orain arte. Barku pelagikoek tamaina guztietako arrainak harrapatzen dituzte sareekin, nahiz eta gero txikia itsasora bota, eta arauzko tamainakoak saltzen dituzten. Baxurakoentzat, ordea, bereizketa egitea sekulako lan gehitua dela diote aurtengoa, gainera, oso txikia delako, eta hartzen dutenaren zati handia berriro itsasoratzera behartuta daude. Horregatik eskatzen ari dira, salbuespen modura, tamaina txikiagoko antxoak hartzen utz diezaietela, adibidez Mediterraneoan bezala, 9 zentimetrokoak.
Itsasoa salbatu
Dena dela, arrantzaleen eskakizun behinena «itsasoa salbatzeko eztabaida piztea» dela adierazi zuen Xabier Martiarena Tximistarri ontziko patroiak: «Biomasa gutxitzeaz gain, ohiko arrantza bera ere desagertzeko zorian dagoela konturatu behar dugu guztiok. Itsasoa nola salbatu eztabaidari ekiteko garaia da». Iritzi bertsua agertu zuen Richard Ubera patroiak:«Gure betiko teknikarekin soilik %4 harrapatzen dugu, gainerako %96a pelagikoek hartzen baitute. Haiek dira antxoa kopurua gutxitzearen arduradun nagusiak». Arrantzaleak ados agertu dira aurten ere kanpaina etetearekin, baina berriro betiko arrantza-moduetara itzultzen bada, arazoak bere horretan jarraituko duelakoan eta antxoa desagertuko delakoan daude. Hortaz, «hausnarketa globala» egitea behar-beharrezkotzat jotzen dute. Oro har, gainera, arrantzaleak oso kezkatuak daude beren interesak inork ez dituela defendatzen ikusten dutelako: «Gure eskaerak ez ditu inork entzuten. Horregatik deliberatu dugu portua blokatzea, ea ‘oilategia’ pixka bat harrotzen den», esan zuen Martiarenak. Ekintza hori ez da lehena izan. Duela hiru aste, arrazoi berberegatik ehunka kilo antxoa jaurti zituzten Baionako Itsas Aferetako bulegoen aitzinean, eta, handik egun batzuetara, bulego horiek okupatu zituzten egun batez, Poliziak aterarazi zituen arte. Atzo ireki zuten antxoaren kanpaina pelagikoetarako. Donibane Lohizunetik sei ontzi irten ziren, eta horien sarrera bai eta beste toki batzuetatik batez ere Vendee eta Bretainia ingurutik etortzen diren beste ontziena ere oztopatzea zuen xede portua blokatzeak. Hala eta guztiz ere, ekintzak kutsu «sinbolikoa» zuela uste zuten arrantzaleek, «seguru asko, itsasontzi pelagikoek La Rochelleko edo inguruetako beste portuetara joko dutelako beren antxoa saltzera». Nolanahi ere, ez dute baztertu beste ekimenak egitea, beren eskakizunak entzun ditzaten.
Vuelta a la mar en Gipuzkoa y Bizkaia
GARA
DONOSTIA Los arrantzales de Bizkaia y Gipuzkoa decidieron ayer en sendas asambleas salir a la mar y seguir pescando ya que, según fuentes de la Federación vizcaína de Cofradías, «no nos queda otra opción». Por su parte, el presidente de la Federación de Cofradías de Gipuzkoa, Jaime Tejedor, aseguró que la flota del Cantábrico ha decidido salir a la mar porque «no puede permanecer más tiempo en tierra». Los pescadores vizcaínos también acordaron demandar la dimisión de la ministra española de Pesca y del secretario general del ramo «por engañar al sector» sobre la responsabilidad de la decisión que propició la apertura de la pesquería de la anchoa. El disgusto del sector se agravó al conocer que el comisario europeo de Pesca reconoció que Bruselas levantó la veda por presiones de un acuerdo entre París y Madrid. Otras especies El presidente de las cofradías de Bizkaia, Iñaki Zabaleta, explicó que pescarán «algo de chicharro y sardina. Y, si alguien tiene suerte de tropezar con cuatro anchoas, que lo dudo, que le aproveche», ironizó. Igualmente, Tejedor señaló que «no sabemos qué ayudas va a haber y hay que intentar pescar, quizás otras especies pero, si alguien tiene la suerte de pescar 500 kilos de anchoa, tiene que pescar porque no está cerrada la pesquería». La flota guipuzcoana centrará sus esfuerzos en los túnidos. Añadió que «hoy mismo los franceses han descargado anchoa» y opinó que, ante esta situación, la flota del Cantábrico, que cuenta con la mayoría de la cuota, no puede permanecer amarrada. El consejero de Pesca de Lakua, Gonzalo Sáenz de Samaniego, apeló a los arrantzales a que no pesquen por «coherencia con lo que estamos exigiendo en otros foros».
|