Senegalek eten egin du Madrilekin adostutako aberriratze prozesua
Rodriguez Zapatero presidente espainolak azken egunotan Kongresuan goraipatu duen paperik gabeko etorkinen aberriratze prozesuak porrot egin du abian jarri bezain pronto. Asteazkenean, Senegalgo 99 etorkin hegazkin batean sartu zituzten, Malagara eraman behar zituztela esanez. Baina hegazkinak Dakarren hartu zuen lur.
DAKAR
Etorkin senegaldarrei gezurra esan zieten hegazkinera igo aurretik, eta gero eskuburdinekin lotu zituzten. Dakarren konturatu ziren Europa aberatseko bidea bukatu egin zitzaiela. Eta han bertan hasi ziren protestaka: ez zuten hegazkinetik jaitsi nahi, Senegalgo Jendarmeriak esku hartu zuen arte. Ondoren, bertaratu ziren ministroei Kanarietara joan ahal izateko gastatutako 1.220 euroak itzultzeko eskatu zieten, gauza handirik lortu gabe. Gutxienez, kazetariek beren lana egin zuten eta atzoko egunkariek etorkin horiek jasandako tratuaren berri ematen zuten. Eskandalua ikusita, Abdoulaye Wade presidentearen Gobernuak aberriratze prozesua bertan behera uztea erabaki zuen, oraingoz, bederen, Madrilen presioak bere horretan jarraitzen du-eta.“Le Quotidien” egunkariak Samba Ndao Dieng aberriratutako etorkinaren hitzak jaso zituen atzoko alean: «Bi emakume eta hiru gizon gu ikustera etorri ziren, Senegalgo Gobernuarentzat lan egiten dutela esanez. Esan ziguten Malagan eta Madrilen dauden kanpamenduetara eraman behar gintuztela, eta bertan berrogei egun egin eta gero, Espainiara sartzeko aukera izango genuela», adierazi du etorkinak. «Hitz horiek ontzat emanda igo ginen hegazkinera jarraitzen du Ndaok. Barruan eseri ginenean, eskuburdinekin lotu gintuzten eta bi poliziakide aparatuaren atzeko aldean jarri zitzaizkigun. Traizioa izan da, Gurutze Gorria oso tratu ona ematen ari zitzaigun-eta. Arropa eta janaria emateaz gain, Espainian lanean dauden senideei telefonoz hots egin zieten, gu beraien etxeetan hartzeko moduan ote zeuden jakiteko». Bi gauza oso argi dauzkate asteazkenean aberriratu zituzten etorkinek: Wade presidentea dela berei emandako tratuaren erantzule nagusia, espainol agintariei paperik gabeko etorkinak hartuko zituela agintzeagatik; eta berehala hasiko direla beste cayuco edo itsasontzi batean sartu ahal izateko behar den dirua biltzen, lehenbailehen beste ahalegin bat egiteko. «Senegalgo agintariek espetxean sartzen ez banaute, Espainiara itzuliko naiz», esan zion aberriratutako batek Senegalgo egunkari bati. Hala ere, guztiek onartu dute Kanariar artxipielagora iristeko cayuco-an egin zituzten lau egunak ikaragarri gogorrak izan zirela, hiltzeko arrisku handiarekin.
Se veían muriendo en el mar
GARA
DAKAR El relato de la travesía es desolador. «Embarcamos en Saint-Louis con nuestro equipaje bolsas, chalecos, bidones de agua, de aceite y de gas y al principio no teníamos miedo ya que sabíamos que íbamos a desafiar a la muerte, pero el juego valía la pena», relató Samba Ndao al “Walf Fadji”. «El cuarto día habíamos perdido toda la esperanza de vivir y ninguno creíamos que llegaríamos a buen puerto por las olas de cuatro metros que amenazaban la embarcación. Algunos marcaron sus nombres en el barco para que, si morían todos, los equipos de rescate pudieran conocer su identidad e informar a sus familiares».
|