GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-02
IAk selektibitatea eta baxoa gainditu beharra salatu du
·Aurten Ipar Euskal Herriko zazpi ikasle aurkeztu dira selektibitateko probara

Urtero bezala, Ipar Euskal Herriko ikasleak Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako edo Nafarroako fakultateetan ikasteko baxoa eta selektibitatea gainditzera behartuta daudela salatu dute. Aurten, zazpi ikaslek egin dute Portugaleteko UNEDen unibertsitatera sartzeko hautaproba.

PORTUGALETE

«Euskal Kurrikulumaren bidean selektibitate eta baxoari ez!» leloa hartuta, Portugaleten dagoen UNED unibertsitatearen zentroan Hego Euskal Herrian ikasi nahi duten Ipar Euskal Herriko ikasleek dituzten eragozpenak salatu zituen IAk. Aurten zazpi pertsona etorri dira selektibitate proba egitera, eta hilaren 12an baxoa egin behar dute unibertsitatera sartu ahal izateko.

IAk Hego Euskal Herriko fakultateetan ikasi ahal izateko selektibitate espainola eta Estatu frantseseko baxoa gainditzera behartuak daudela kritikatu zuen; izan ere, azterketa prestatzeko, eskoletatik landa ikasi behar dituzte sartzen diren edukiak «programa ezberdina baita». Ikasleek adierazi zuten: «Lehenik eta behin, selektibitatea pasatu behar dugu, eta inoiz ikasi ez dugun eta euskal ikasleona ez den Espainiako historia edo ezagutzen ez dugun gaztelania ikasi behar ditugu». Behin proba gaindituta, baxoa aprobatu behar dute. Bietako bat ez baldin badute gainditzen, ez dute Hego Euskal Herrian ikasteko aukerarik izango. Horrengatik guztiarengatik, hezkuntza erakundeei dei sendo bat egin nahi dietela adierazi zuten: «Hiru lurralde hauetako ikasleok Euskal Herrian eta euskaraz ikasteko dugun eskubidea berma dezaten egiten dugu deia».

Hori guztia dela-eta, hainbat eskakizun egin zituzten; hala nola, Euskal Herrian dagoen unibertsitate eskaintza areagotzea, «bereziki Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa herrialdeetan», eta horrez gain, unibertsitatera sartzeko hautaprobek desagertu behar dutela adierazi zuten, era horretan, «euskal hizkuntza sarea zazpi herrialdeetan askatasunez garatzeko».

Atzo Gaztelania eta Frantses irakasgaietako azterketak egin zituzten, eta gaur hautazkoenak egingo dituzte. Ikasle guztiek Gaztelaniako azterketa «oso zaila» iruditu zitzaiela adierazi zuten, askotan ez baitituzte ulertzen eskatzen dizkieten gauzak. Odei Barroso Baionako lizeotik etorritako ikasle bat da eta Gasteizen edo Bilbon Euskal Filologia ikasketak egin nahi dituela adierazi zuen. Barrosok selektibitaterako prestakuntza eskolatik kanpo egin behar dutela salatu zuen; berak, esaterako, AEKn ikasi zuen Hegoaldeko azterketako edukiak barneratzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La Sección 14 y la Audiencia Nacional
Jendartea
Exigen en la calle el fin de la violencia machista tras las muertes de Barakaldo
Euskal Herria
Rajoy romperá su tregua con Zapatero si hay reunión
Euskal Herria
Dos detenidos por la Gendarmería junto a Burdeos
Euskal Herria
AEK Eguna eraberrituta dator beste behin, bi urteko etenaldiaren ondoren
Ekonomia
Preocupante desaparición de explotaciones agrarias vascas
Ekonomia
Donibane-Ziburuko bolintxeroek portua blokatu zuten
Kirolak
OIaizola II e Irujo, satisfechos con el material
Euskal Herria
Los ocho mahaikides de Batasuna, en libertad tras pasar ante el juez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea