GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-06-02
Joseba BELOKI | Würth taldeko txirrindularia
«Banatuta egoteak zerikusia du sortutako egoeran»
·- Euskal Bizikleta: Protagonistak -

Joseba Beloki aurreneko multzoan iritsi da helmugara lehendabiziko bi etapetan. Atzean utzi ditu urte beltzak, 2003 urteko Tourrean izan zuen erorikoaren ostekoak.Aurten ere, lasterketa frantsesa du buruan, eta prestaketa osoa bideratu du sasoian heltzeko. Izan ere, ziur da taldea Tourrean lehiatuko dela azken gorabeherak gainditurik. Zintzoa da euskalduna, eta egoeran errua txirrindulariek ere dutela uste du.

­Azken hiru urteetako une gozoenak al dituzu orain kirolean?

Agian, iazko Espainiako Itzulian oso gustura ibili nintzen. Nire ustez, bide onean noa;Tourrari begira, batez ere.

­Euskal Bizikleta zure lasterketa gustukoena da. Zein helburu duzu aurten?

Egunetik egunera noa. Ez daukagu helburu argirik sailkapen nagusian. Saunier Duval eta Euskaltel-Euskadi taldeek gu baino aukera gehiago dituzte, eta Gilek eta Zubeldiak maila altua azaldu dute. Dena den, arreta ezinbestekoa da itzuli honetan; edozein momentutan erabaki daiteke lasterketa.

­Gehiago lehiatuko al zara Euskal Bizikleta ondoren?

Ez dakit. Euskal Bizikletan ondo amaituko banu eta maila ona emango banu, Tourrera arte ez ninzateke lehiatuko. Bestetik, justu ibiliko banintz, beste lasterketa batean arituko nintzateke, agian Suitzan.

­Zeintzuk izan daitezke faborito nagusiak Tourrean?

Nire ustean, faborito nagusia Ullrich da, sasoiko dabil. Basso gertu izan daiteke; sekulako Giroa egin du, baina ez ditu goi mailako aurkariak izan. Beste multzo batean Vinokourov edo Landis egongo lirateke.

­Zer helburu duzu zuk?

Taldean xede garbia dugu: Vinokouroven alboan ahalik eta hurbilena egotea, ezbairik gabe. Hark aurreneko postuetan izan beharko luke; hortaz, ni ere multzo horretan egongo nintzateke. Hori lortzeko bakarrik prestatzen ari naiz.

­Taldeak gorabehera asko izan ditu azken astean, Manolo Saiz atxilotu dutelako. Tourretik kanpo geratzea aztertu duzue?

Ez, ez. Egun, ez du zentzurik Tourretik at geratzeak, nahiz eta jendeak eta hedabideek susmoak izan eta esamesaka ibiliko diren. Taldean ez dugu dudarik Tourrean arituko garela.

­Txirrindularitza ez dago bere unerik gozoenean...

Azken finean, txirrindulariok ere errua dugu sortutako egoeran, batez ere, gure artean banaketa zabala dagoelako, eta horrek zerikusi handia du. Horregatik, txirrindularien benetako elkartea sortzea aldarrikatu dut beti, babesa emateko eta gure ahotsa entzunarazteko. Gaur egun, txirrindularitza erabiltzen dute beste onurak eta beste gauzak ateratzeko, eta erdian txirrindulariak gaude, dena jasotzen. Izan ere, norberak bere interesak babesten ditu, eta inork ez du nahi bere burua horrelako nahaspiletan ikusi nahi. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La Sección 14 y la Audiencia Nacional
Jendartea
Exigen en la calle el fin de la violencia machista tras las muertes de Barakaldo
Euskal Herria
Rajoy romperá su tregua con Zapatero si hay reunión
Euskal Herria
Dos detenidos por la Gendarmería junto a Burdeos
Euskal Herria
AEK Eguna eraberrituta dator beste behin, bi urteko etenaldiaren ondoren
Ekonomia
Preocupante desaparición de explotaciones agrarias vascas
Ekonomia
Donibane-Ziburuko bolintxeroek portua blokatu zuten
Kirolak
OIaizola II e Irujo, satisfechos con el material
Euskal Herria
Los ocho mahaikides de Batasuna, en libertad tras pasar ante el juez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea