«Ertzaintza Europan inplikatu» nahi duela adierazi du Balzak
Javier Balzak argi ei du zein den aurrerantzean bere sailak duen erronka: «Ertzaintza Europan inplikatzea». Eta, esan du PSOEko Gobernuak berak badakiela egin beharreko urratsa duela hori. 1936tik Polizia horrek izan ibilbideaz ari den liburua aurkeztu dute Bilbon, Balza eta karguan lehenago izandakoekin.
BILBO
«Ertzaintza Europan inplikatzea». Hori ei da, Javier Balzak azaldu zuenez, Gasteizko Barne Sailak etorkizunerako duen erronka nagusia, bai eta Polizia hori Europako foro orotako kide «eskubide osoz» izatea lortzea ere. Gainera, «aitortza politiko-legal» hori laster iritsiko dela esan, eta PSOEren Gobernuak Ertzaintza Europan integratzeko urratsa egin behar duela badakiela erantsi zuen.‘‘Ertzaintza. Historia de la Policía Autónoma Vasca (1936-2006)’’ liburua aurkeztu zuten atzo Bilboko Carlton hotelean, eta horren egile Cirilo Davila kazetariak alboan izan zuen agerraldirako Javier Balza. Gainera, Barne sailburu izandako Juan Maria Atutxa, Luis Maria Retolaza eta Jose Manuel Martiarena ere hantxe zeuden. Ez zegoen halako agintarien antzeko argazkirik. Javier Balzak hartu zuen hitza kazetari eta adiskideen aurrean, eta aipatu zuen berak gidatzen duen departamentuak «segurtasunezko zerbitzu guztiak eskaintzen dituen polizia integral bat» lortzea duela xede. Horiek hala, deitoratu egin zuen Jose Maria Aznar presidente espainol ohiak gizarte espainolean «gaiztotasuna eta mesfidantza» zabaldu zuela nazionalismoaren eta zenbait erakunderen aurka; Ertzaintzaren beraren kontra, esaterako. Baina argitu zuen: «Egun Estatua kudeatzen duen PSOEk badaki Ertzaintza Europan inplikatzeko urratsa egin behar duela, beste edozein politikatan baino behar handiagoarekin, Estatuak ez baititu herri honetako segurtasun datu eta tresnak».
70. urtemugarekin bat eginda Balzak esker onez aipatu zuen Cirilo Davilak liburu horretarako Ertzaintzaren inguruan egindako «lan interesgarria», eta erakunde hori «Euskadiko autogobernuko bereziena» dela esan zuen. Gainera, liburuaren aurkezpenak Ertzaintzaren 70. urtemugarekin bat egiten duela aipatu zuen. «Diktadura frankistari aurre egiteko askatasuna babesteko bermea izateko jaio» zela esan, eta erakundearen «sorburu politikoaz» aritu zen. «Ertzaintza ez zen sortu Konstituzio espainoletik emanda. Konstituzio horrek bera baino lehenagoko erakunde gisa babestu eta aitortzen duenetarikoa da», erantsi zuen.
Bestetik, Barne Sailaren arduradun aritutakoek Polizia horren izaeraz hainbat kontutan egiten dute bat, esan zuenez. «Herritarrekiko gertu dagoela», «ideia eta egitura militarrik gabeko polizia zibila dela», «integrala dela»...; horrek guztiak markatu ei du bere ibilbidea.
Ezker Abertzalea replica a Balza que «el error, la pantomima y el ridículo lo hizo él»
GARA
GASTEIZ Ezker Abertzalea denunció ayer «las manipulaciones» de Javier Balza, que, en su comparecencia del miércoles en la Comisión de Instituciones e Interior a petición de este grupo parlamentario, dijo que los informes remitidos por su departamento a la Audiencia Nacional española sobre 40 locales correspondían a 2002 y que, en la actualidad, la Ertzaintza no tiene información alguna sobre locales que, según él, pudieran estar relacionados con Batasuna. Balza acusó a Ezker Abertzalea de haber cometido «un gran error o mentir» y de «hacer el ridículo» por haber ligado el informe con el «contexto actual» y «las posibilidades de futuro». En protesta por la actitud del consejero y, tras replicarle, tanto Julián Martínez como Itziar Basterrika decidieron abandonar la Comisión de Interior. Eso ocurrió el miércoles. Ayer, a través de un comunicado, Ezker Abertzalea volvió a calificar de «sorprendente maniobra de manipulación» las alegaciones de Balza. Cabe recordar que, cuando a raíz de una pregunta parlamentaria al PP dijo que había informado a la Audiencia Nacional sobre 40 locales, Balza no detalló la fecha del informe. «En su comparecencia, se afanó en argumentar que la respuesta dada al PP en mayo se refería a 2002, cuando Carlos Urquijo le preguntó ‘qué ha hecho la Ertzaintza para hacer cumplir el auto del 17 de enero de 2006 dictado por Grande-Marlaska’», subrayó. «Pretendió además acusar a nuestro grupo de un error que en ningún caso cometimos. El enorme error, la mentira y el ridículo lo cometió, una vez más, el consejero Balza», destacó.
|