BILBO
Batasuneko mahaikideen kontrako erasoek ez ezik, ETAk ekintza armatuak modu iraunkorrean etengo zituela jakinarazi zuenetik euskal herritarren aurkako «jazarpen politi- koak» etenik ez duela izan ohartarazi du Askatasunak hamaika aldiz azkenaldi honetan. Besteren artean, testuinguru horretan sartu izan ditu Auzitegi Nazionaleko zitazio ugari, polizia kontrolak errepideetan, herriko tabernak ixtea eta atxiloketak eta torturak.Horiek hala, errepresioaren aurkako taldeak astelehenean ere agerraldia egin zuen Bilbon prentsaren aurrean, eta eledunek, hainbat auzipeturekin batera, euskal gizarteari dei egin zioten herri honentzako prozesu demokratikoaren alde eta errepresioaren aurka era iraunkorrean mobilizatzeko.
Hain zuzen, horren inguruan egingo dituzte gaur, herri eta hiriburu guztietan, protestak. Eta horiek ere errepresio politikoaren amaiera eta gutxiengo demokratikoen aldeko aldarrikapena izango dute mugarri, Askatasunak jakinarazi zuenez. ANVk babesa agertu dio.
Nolanahi ere, egungo abagune politikoan etenik ez duten ezker abertzalearen aurkako erasoek beste eragileen kezka ere sorrarazi dute azkenaldian. LAB sindikatu abertzaleak berak ere asteartean egin zuen prentsaurreko bat Bizkaiko hiriburuan, eta bertan Rafa Diez agintariak nabarmendu zuen «erantzun sozial zabala» emateko premia dagoela Euskal Herrian.
LABek biharko egun osoko ekitaldia zuen aurretik deituta Durangon, sindikatuen hauteskundeei begira. Baina ideia hori aintzat hartu, eta ezker abertzalearen aurkako «jazarpena larria dela» jabetuta, sindikatuak «egokitu» egin du deialdia.
Nazio manifestazio bat eta ondorengo ekitaldi politiko-sindikala antolatu dituzte eguerdirako. Landakotik abiatuko da mobilizazioa «Erasorik ez, eta konponbide demokratikoa orain» ozen aldarrikatzeko Durangoko kaleetan. Bertan, gainera, erasoak eteteko eskatuko diote Gobernu espainolari, eta eragile politiko eta sindikalei ere mezua helaraziko diete «egungo egoerarekin espekulatu ez» eta aurrera begirako urratsak egiteko indarrak metatzeko guztien artean.
Protestaren ostean, aldiz, «Hator gorrira. Gora Euskal Herria sozialista» leloa eramango duen ekitaldiaren ordua izango da. LABeko kideei eta ezker abertzale osoari egin zieten bertaratzeko gonbita.
Segik, adibidez, mobilizazioan parte hartuko duela jakinarazi du. «Euskal Herria prozesu politiko batean barneratzear dagoen honetan, ezker abertzalearen eta prozesuaren beraren aurkako eraso errepresiboek ez dute inolako etenik, eta egoera politikoaren larritasunak halabeharrez gizartearen erantzuna behar du: konponbidearen aldeko erantzuna», azaldu zuen.
Honakoa ere adierazi zuen: «Eskal gizartean herri presioa artikulatu eta eraso errepresiboen aurrean harresi igaroezin bat eraiki beharrean gaude. Mugak ezarri behar dizkiogu, herriak, halabeharrez, prozesuak aurrera ekitearren, eraso errepresiboei». Demokrazian eta bakean oinarrituko den agertoki baterako eta gatazka politikoa parametro demokratikoetan gainditzeko lanean segitzeko borondatea agertu zuen Segik. Erantzunik gabeko erasorik ez dela izango gogorarazi zuen oharrean.
Gaur egingo diren mobilizazioek eta LABek biharko antolatutakoak ANV-EAEren babesa ere badute. Langileen eta nazio izaerako arazoei tinkotasunez erantzuteko premia nabarmendu du honek igorritako prentsa adierazpen batean.
LAB reclama «que ésta sea
la última agresión a Euskal Herria»
Una treintena de delegados de LAB se concentró ayer al mediodía ante el Palacio de Justicia de Gasteiz para denunciar la represión contra la izquierda abertzale. La secretaria del sindicato en la capital, Lourdes Uribarri, mostró su deseo de que la comparecencia de los mahaikides sea «la última agresión a Euskal Herria». «Estamos a favor de un arreglo democrático y de que se ponga en marcha ya la mesa de partidos», manifestó la sindicalista. -