GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-14
Bizkaiko Metaleko patronalak itxitzat jo du hitzarmen kolektiboaren negoziazioa
·Sindikatuek hitz egiteari «etengabe» uko egin diotela salatu du Metalgintza sektoreko enpresen federazioak

BILBO

Bizkaiko Metalgintza sektoreko enpresen federazioak (FVEM) bukatutzat eman du 2006. urteko hitzarmen kolektiboko negoziazioa. Hori adierazi zuen atzo, sindikatuek hitz egiteari «etengabe» uko egin diotela argudiatuta. Horiek hala, hitzarmenak eragiten dien herrialdeko sektoreko enpresa guztiei %3,2ko soldata igoera aplikatzea gomendatzen die 2005. urteko taulak oinarri hartuta.

Urteko lan jardunaldiari dagokionez, egungo 1.688 orduak mantentzen ditu; 1.708 ordu jardunaldi zatitua bada.

Bizkaiko patronalaren adierazpen horiek direla-eta, zenbait sindikatuk iritzia eman zuten atzo. Metalgintza sektoreko ELAko idazkari nagusi Dani Gomezek esan zuen enpresaburuen jarrera ez dela berria. «Azken urteetan hitzarmenaren negoziazioa blokatzen ari da patronala, betiere, besteren artean, behin-behinekotasuna, aberastasunaren banaketa, bigarren soldata eskala eta enpresa barruko soldata diskriminazioa gaiak ez eztabaidatzeko helburuarekin».

CCOO sindikatuak, berriz, patronalak beste behin «harrokeriarekin» jokatu duela kritikatu zuen. «Egungo negoziazio eredua hiltzat jo nahi du, lan harremanak indibidualak izan daitezen», adierazi zuen. Azkenik, «ireki ez den mahai bat itxi dutela» salatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El juez no ve delito y sí falta en el atropello de los niños de Basurto
Euskal Herria
Lakua considera una vergüenza jurídica y una irresponsabilidad la actuación del TSJPV
Euskal Herria
McGuinness saluda los «indicadores alentadores» sobre el proceso político
Euskal Herria
Reclaman al Consistorio la reposición de la estela en honor a Germán Rodríguez
Ekonomia
Los carburantes empujan la inflación hasta el 4% interanual
Ekonomia
Laborantza Ganbera organizará una feria de agricultura en Baiona
Mundua
Israel mata a 11 palestinos y se autoexculpa de la masacre anterior
Kultura
Tolosan egingo dute irailean Euskal Herriko Grafiti Lehiaketa
Kirolak
La versión más gris de la canarinha
Jendartea
Kontseilua aboga por una reforma en profundidad del sistema educativo vasco
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss