GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-06-14
Alex Carrascosa - Artista (*)
Nahitaez izatetik izan nahi izatera

Diagnosia. Bede- ratzi urte pasa- tu dira luzapenak agorturik prestazioa nahitaez bete behar nuela jakinarazi zidatela. Ikasten eta lan egiten nengoen aldi berean, bikotekidea ere banuen, eta ez neukan gehiagorako astirik. Neure burua nola gizarteratu kostata asmatzen nuen; honenbestez, ezin nuen ulertu zergatik obeditu behar ote nion agindu arrotz hari; are gutxiago Latinoamerikako bazterrik pobreenetako batzuk ondo ezagutuak (eta hobeto ezagutuko) nituenean eta gizarteari, beraz, lartxo zerbitzatua nintzaionean. Ez nien egunero sufritzen ninduten pertsona zehatzei baino aintzat hartu beharrik eta Estatuari nire bizitza guztiz inpertsonala zitzaion, hortaz, planto egin nion. Ni, ostera, ez nintzen batere errebeldea. Ingu- runeari egokitu ­Pau- lo Freireren esamoldean­ besterik ez nuen egiten; baina karrera biribildu eta lan-merkatua ugaltzearen bidez derrigortzen zitzaidan egokitzea eta Estatuak inposatzen zidana kontraesan- korrak ziren.

Oraingoan, eskubide osoko hiritar heldua izaki, erroldan eta aurrezki kutxan egoteagatik dudan botere-kuota albait eta hoberen kudeatzen saiatzen naiz: lau urtean behin ezagutzen ez nauen pertsona jator bezain dikotomiko bati nire boza mailegatzen diot eta hipermerkatuan ia alderdi adina esne-marka dituen apal batean bat aukeratzen dut. Lastima beste korridoreren bateko apaletan nortasunak ere aukeran egon ez daitezela.

Euskal Herrian ideia anitz daude, eta ez gizabanako beste, gizabanako bakar batek egunean zehar ideiaz behin baino gehiagotan aldatzen duelako ­Johan Galtungek behin iruzkindu egin zigun legez­. Saia gaitezen, bada, imajinatzen lau urtez zenbat pasa ei daitekeen herritar bakoitzaren burutik eta biderka- tu. Emaitza gutxi balitz ere, ideiak ez datoz aukera politikoekin bat, herritar ugari, abstenitu beharrik gabe, politikarekin fidatzen ez baitira, hautesle huts izatera mugatzen dituen tresna honek ez baititu betetzen, politikariek, boto bakoitza subiranotasun-kuota edo konfiantza-gordailutzat ulertu barik, gogoak emandakoa egiteko baimen bezala ulertzen dutelakoan. Sufragioaren besteganatze hutsa edo «beste bitartekoak bitarteko jarraitutako gerra», Michel Foucaultek, Karl von Clausevitzen aforismoa irauliz, zioenez. Izan ere, politikan eta hipermerkatuetan berdin gertatu ohi da: boza eta euro bakoitza dela medio, gure eguneroko errealitatearekin bat eginda dagoen kapitalismoa polinizatu egiten dugu; egoera honi Santiago Lopez Petitek faxismo postmodernoa deitzen dio, «halabeharrezkotzat onartzen dugun geure bizitzen erabateko mobilizazioa baita». Iragan abenduko Euskobarometroaren arabera, «euskal herritarren gehiengo kezkagarriak (%55) gure demokraziaren funtzionamenduari bere nahigabea jarraitzen dio azaltzen».

Pronostikoa. Lurralde foraletan kolokan duguna ez da batek edo bestek goitik emango digun exentzio edo pribilegioen multzoa, ezta nazio bat garela inondik aitor diezagutela ere. Berez, nazioaren definizioa, hots, «hizkuntza beraean mintzo diren eta ohitura komunak dituzten jatorri bereko pertsonen multzoa» begien bistan egokitzen zaigulako; garelako baikara, ez beste batek ezartzen digulako. Jean Paul Sartrek orain 35 urte zioenez, «ozen aintzatesten ez badute ere, espainiarrak sinetsita daude euskaldunak ezberdinak direla etnia eta kulturari dagokienez». Lurralde foraletan, euskal herrietan alegia, jokoan dagoena benetako demokrazia da: a) pertsona burujabe bakoitzarengandik herri subirano osoraino gauzatzen den autogobernua; b) sufragio eta partaidetza unibertsala, hau da, ezein diskriminaziorik gabekoa; eta d) giza eta herri-eskubide guztien bermea (asilo-eskubidea barne). Hala ere, ez genieke estatuei eskatu beharko erabakitzen laga ziezagutela; geu baikara gure eguneroko detaileen bidez Estatuak indargabetu eta azpikoz gora berregituratu behar ditugunak. Aginpidea herriagan datza; geugan. Egia da norako batzuk oraindik asmatu beharko ditugula, baina nahikoa dugu ibilia.

Sartrek «humanismo burges, zentralista eta jakobinoaren unibertsaltasun abstraktuari euskal herriaren unibertsaltasun berezi eta atomizatua edo gizabanakoaren alde gizabanakoen sorkuntza den kultura» kontrajartzen zion. Sistema honi «sozialismo deszentralizatzaile eta tokian tokikoa» zeritzon. Inguruko herrietan morrontzan zihardutela eta bakarrik nobleei duintasunez tratatzen zitzaiela ohartuta apika, antzinako euskaldunek herritar guztiei ezarri zieten aitoren seme-alaba izateko eskubidea, bakoitzaren segurtasuna eta duintasuna ba- bes zitezen. Edozelan ere, euskal gizarte antolaketa «auzo» den gizabanakoagan oinarritzen da. «Auzo» elkarrekiko erantzukizunak dakartzan bana- ko nortasuna da (baita elkarren hurbil dauden etxe edo leinuen multzoa ere). Auzoak «batzarra» edo ordezkari zuzen eta parafrasikoen taldea hautatu eta kontrolatu egiten du auzi kolektiboak ebatz ditzan. Auzotik batzarrera, batzarretik udalera, udaletik lurraldera eta lurraldeen multzoa, estatua, pertsonen menpeko azkeneko tresna da. Ontziak bezalaxe, hobekien gobernatzen den estatua txikiena da. Aspaldiegitik dagokiguna aldrebeskeria larderiatsua da, pertsonak ez baitira jaten ematen zaien edo oinazeak etsipenez jasaten dituzten izaki pasiboak, subjektu zehatz eta interaktiboak baizik. Demokrazia eta kolektibismoa, izatez, euskal herritasunari datxezkio eta hauxe jakinda beharbada, duela 20 urte Josep Beuys artista-xaman ipar-renaniarrak gogoeta profetiko hau egin zuen: «(Euren kabuz) euskaldunek jende askorentzat paradigmatikoa izan daitekeen (gizarte eredu bat) antola dezakete, artelan bat bezala ikus genezakeena; gizartearen gorputza artelan bat bezala izan dadila nahi dute-eta». Nolatan, ordea?

Terapia. Euskaraz zezeltzen duen haurragandik hasita, enklabe autonomoak sortzen jarraitu behar dugu. Esna bagaude, aldamenekoak itzarri eta gonbit bikoitza egin behar diegu: ekimena eta partaidetza, erabakitzeko aukera une honexetan hasten baita. Dagokidan arlotik, artetik hain zuzen, saiakuntza osagarri bi dakartzat:

Lehena, oraingoz orokorra, azaleko mailan dagoena, nafar artista batzuk ernaberritzen ari garen ArtamugarriaK izeneko saroien sarea. Artamugarriak bere inguruan elkarbizitza eta auzolanerako gune biribilak ­saroiak­ irradiatzen zituen bezain, ekimen hau, Iñaki Arzozek dioenez, «erreferentziazko zenbait sinbolo, objektu, plaz, gertakizun edo dei-aldi sortzean datza».

Bigarren esperientzia artamugarri baten zehazpentzat uler daiteke. Orain hilabete bat, Astran, Gernikako gazteak bake-ola bilakatzen ari diren arma-ola zaharrean, Astra Gernikentzako Herri Ekimenaren eta Gernika Gogoratuz-en eskutik arte-dinamika kolektibo bat antolatu genuen, «Artea arteko: nahitaez izatetik, izan nahi izatera» tituluduna. L(a)urretik (b)ortzira igarotzeko mapa bailitzan, bost besotako gehi bost tarteko, osotara, hamar espiretako eguzki kiribil batean zetzan, zeinean partaideek, espiren arteko hutsuneak margotu eta biziarazi behar zituzten; hamar nortasun ezberdin bezain osagarri, hamar auzo elkarlanean. Kontua da bete beharreko espiren arteko hutsuneen formak, hiru aldi-alde nabari zituen diskur- tsu batera behartzen zituela partaideak: Erdia ­austarria, autzen eta auzoen harria, auzo guztien topagunea­, zer garen edo zer sentitzen dugun garela adieraz dezagun aldi-aldea; estugunea, inposatzen digutena edo hertsatzen gaituena kanporatzekoa; eta askaera, izan nahi duguna proiektatzeko zabal(g)unea.

Asmoa dugu ekintza-mota hauek edo, are zehatzago, eguzki honek, eragiten dituen eztabaida, elkarrekintza eta gogoetaren bitartez, beste eguzki kiribilak, elkarrekin matazatzeko zabalik, kimaraz ditzan. «Intentsitateez osatutako eskualde etengabea, bere baitarako dardaratzen dena eta gorengo maila edo kanpoko helmuga baterantz jotzea saihesten duena» (Deleuze & Guattari). Beraz, herritarroi agintea ematean dautzan dinamika kutsakorrak proposatzen dizkizuegu, ekimen berriak eta partaidetza sustatzen dituztenak; bulka ofizialei begirada kendu barik. «Artez eta artez».

(*) Alex Carrascosa, halaber, Gernika Gogoratuz-eko Artea eta Bakea arloaren ardura-duna da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El juez no ve delito y sí falta en el atropello de los niños de Basurto
Euskal Herria
Lakua considera una vergüenza jurídica y una irresponsabilidad la actuación del TSJPV
Euskal Herria
McGuinness saluda los «indicadores alentadores» sobre el proceso político
Euskal Herria
Reclaman al Consistorio la reposición de la estela en honor a Germán Rodríguez
Ekonomia
Los carburantes empujan la inflación hasta el 4% interanual
Ekonomia
Laborantza Ganbera organizará una feria de agricultura en Baiona
Mundua
Israel mata a 11 palestinos y se autoexculpa de la masacre anterior
Kultura
Tolosan egingo dute irailean Euskal Herriko Grafiti Lehiaketa
Kirolak
La versión más gris de la canarinha
Jendartea
Kontseilua aboga por una reforma en profundidad del sistema educativo vasco
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss