«Herriak utzi bakean», Askatasunaren mezua
«Munduko herriak utzi bakean» goiburupean antolatu ditu Askatasunak ostiralean izango diren hitzaldiak. Jardunaldi Internazionalistetan, hiru hitzaldi prestatu ditu Askatasunak Donostian, Burlatan eta Santurtzin. Preso politikoak, tortura eta eskubide demokratikoen urraketak aztertuko dituzte horietan.
DONOSTIA
Euskal Herriko askapen prozesua elkartasun internazionalistaren garapenik gabe ulergaitza da, eta, hein berean, hura lanketa politikoaren ardatzetako bat dela nabarmendu zuen, atzo, Juan Mari Olano Askatasuna taldeko bozeramaileak. Izan ere, urtero legez, Askapenak antolatu ohi dituen Jardunaldi Internazionalistetan hainbat ekitaldi izango baitira osti- ralean, eta horiek aurkezten izan ziren Juan Mari Olano eta Kalera egitasmoko kide Ander Larunbe. Pisuzko hiru hitzaldi antolatu ditu Askatasunak, eta horiek urtearen buruan nazioartean egiten duten lanaren isla iza- tea nahi dutela esan zuen Olanok. Era berean, ekimen horiek nazioartetik bertaratuko diren lagunei Euskal Herriko errealitatea ezagutarazteko parada ematea nahi dute. Hiru ardatz nagusi landu nahi dituzte etzi izango diren hitzaldien bidez: preso politikoak, torturaren errealitatea eta munduan barna eskubide demokratikoek jasaten dituzten etengabeko urraketak. Donostia, Burlata eta Santurtzi izango dira hitzaldi horien agertoki, eta gai horien inguruan munduan gertatzen ari dena aztertuko dute bertan. Preso politikoek espetxeetan dituzten bizi-baldintzez eta prozesu politikoetan duten ekarpenaz mintzatuko dira Donostian, 19.00etan, ONCEko egoitzan izango den hitzaldian. Ber-tan,Juan Mari Olanoz gain, Tarek Dergoul AEBek Guantanamon gatibu izan duten britai- niarra arituko da, baita Brendan «Bik» Mc Farlane ere, 1981. urtean IRAko presoek egindako gose-greban parte hartu zuena. Santurtziko Kresala aretoan, berriz, 19.30ean, tortura izango dute hizpide nagusi tratu txarrak jasandako Ramon Pique independentista katalanak, Victoria Mendoza mexikarrak eta Gaizka Larrinaga euskal herritarrak. Bestalde, Burlatako kultur etxean, 19.00etan, eskubi- deen urraketak aztertuko dituzte Askatasuneko kide Julen Larrinagak, Marco Santopadre kazetari italiarrak, Robert James Mc Clenaghan irlandarrak eta Madrilgo abokatu Jose Manuel Hernandezek. «Presoak prozesu demokratikoaren alde indar
guztia jartzen ari dira»
Prozesu politikoa dela-eta euskal presoen etorkizunaz informazioa kaleratu zuen atzo «El País» egunkariak, eta horren gainean galdetu zioten Juan Mari Olanori. Horrelakoen inguruan ez dutela ezer esateko argi asko azaldu zuen, eta are eta argiago adierazi zuen euskal preso politikoek «duten indar guztia, herriarekin bat eginik, konponbidera eramango duen prozesu demokratikoaren alde» jartzen ari direla. Preso eta iheslari politikoek parte hartzea nahitaezkoa dela azaldu zuen. Presoak sinpleki konponbidea bilatzeko ez zirela borrokara batu ere esan zuen, «proiektu politiko baten aldeko militanteak direlako», eta, beraz, «gatibu egotea onartua dute». -
|