EAE-ANV bat dator Joseba Artola presoaren aldeko mobilizazioekin
BILBO
EAE-ANVk babesa agertu die etzi Bilbon izango den manifestazioari eta larunbatean Mansilla de las Mulas espetxera abiatuko den martxari. Mobilizazio biak Joseba Artola preso bilbotarrari elkartasuna adierazteko izango dira. Ezarri zioten 20 urteko kartzela zigorra bete arren, beste 10 urtez giltzapean izan nahi dute.
|