GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-14
Soraluzetarren istripua dela-eta mozioa Udalean
Hilaren 3an, Regina Maiztegi preso politikoaren hiru lehengusuk istripu larria izan zuten, eta oraindik ere ospitalean daude ­bat, Madrilgo 12 de Octubren­. Jazotakoaren larritasuna dela-eta, Soraluzeko Etxerat-ek ahaleginak egingo ditu Udalean aurkeztutako salaketa mozioa azter dezaten.

BILBO

Etxerat-ek atzo gogorarazi zuenez, hilaren 3an sakabanaketak istripu larri bat eragin zien Roberto, Jesus Mari eta Mikel Argarate soraluzetarrei. Euskal Herritik 500 kilometro ingurura dagoen Alcala Mecoko espetxean Regina Maiztegi preso politikoa bisitatzetik etxera bidean, Madrilgo Lorzoyuela herriaren inguruan izan zuten istripua haren hiru lehengusuk.

Horren ondorioz, Mikel Argarate Madrilgo 12 de Octubre ospitalera eraman zuten, eta oraindik ere bertan dago. Roberto eta Jesus Mari, aldiz, Estatu espainoleko hiriburuko La Paz erietxera eraman zituzten hasieran, eta handik Donostiako Poliklinikara bidali zituzten joan den larunbatean, anbulantzia banatan.

Euskal errepresaliatu politikoen senitartekoen antolakundeak jakinarazi zuenez, Mikel Argarateri ebakuntza egin nahi diote etzi zauriak tratatzeko. Sendagileen arabera, oraindik ere haren egoera kontrolpean izan behar dute.

Aldiz, Robertori Donostiako Poliklinikan egin dizkioten proben arabera, tibia hautsita izateaz gain, belaunean barne zauriren bat duela nabarmendu zuen Etxerat-ek. Bularrezurra eta saihets bat ere apurtuta dituela gogorarazi zuen, eta gorputz osoa kolpatua.

Jesus Mari Argaratek, berriz, eskuineko besoko besahezurra, kubitua eta erradioa ditu apurtuta. Ezkerreko eskumuturra ere hautsita du, eta horren ondorioz, igeltsua jarri behar izan diote. Zerbikaletako zaintiratua eta gorputz guztia kolpatua du horrek ere.

Euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politikak eragindako istripuaren larri- tasuna aintzat hartuta, Soraluzeko Etxerat-ek ahaleginak egingo ditu herriko Udalean aste honetan bertan aurkeztu duen mozioa eztabaidatu eta onar dezaten.

Etxerat-ek deitoratu zuen sakabanaketak aurten 25 herritarrek 12 istripu izatea eragin duela. Izan ere, Argaratetarrenaz gainera, joan den ekainaren 3an elkarteko kide Gotzon Zabaletak ere istripua izan zuen. Euskal Herritik 780 kilometrora dagoen A Lamako espetxera Bilboko Raul Alonso presoaren neska-laguna eramatera boluntario gisa zioan Zabaleta. 14.00-ak aldera, aurrean geldirik zegoen autoaren aurka talka egin zuen Gasteizen. Etxerat-eko kideak ez du kalte fisikorik, autoak «ezertarako balio ez» duen arren. Nolanahi ere, Raul Alonsok eta bere lagunak bisita galdu zuten.

«Isiltasunari» erantzuten

Istripu eta eskubide urraketa guztiak direla-eta alderdien erantzuna «isiltasuna» izan dela deitoratu zuen ozen Etxerat-ek. Euskal herritarrei, horiek hala, presok herriratzeko eta beren eskubideen defentsan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zieten berriz. Hilaren 24rako Ibaetako Foroak Baionan antolatutako nazio manifestazioa aipatu zuen, adibidez, arlo horretan.

Ostiralean ere, sakabanaketaren amaiera eskatzeko, Portal de Arriaga kalea itxi zuten arratsean, Gasteizen. Istripu larri bat irudikatu ­argazkian ikus daitekeen bezala­, eta ordu erdiz lau bide itxita egon ziren; zirkulazio arazoak izan ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El juez no ve delito y sí falta en el atropello de los niños de Basurto
Euskal Herria
Lakua considera una vergüenza jurídica y una irresponsabilidad la actuación del TSJPV
Euskal Herria
McGuinness saluda los «indicadores alentadores» sobre el proceso político
Euskal Herria
Reclaman al Consistorio la reposición de la estela en honor a Germán Rodríguez
Ekonomia
Los carburantes empujan la inflación hasta el 4% interanual
Ekonomia
Laborantza Ganbera organizará una feria de agricultura en Baiona
Mundua
Israel mata a 11 palestinos y se autoexculpa de la masacre anterior
Kultura
Tolosan egingo dute irailean Euskal Herriko Grafiti Lehiaketa
Kirolak
La versión más gris de la canarinha
Jendartea
Kontseilua aboga por una reforma en profundidad del sistema educativo vasco
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss