GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-21
Patronalak negoziazio kolektiboa «apurtu» nahi duela berretsi du CCOOk
CCOOk batzarra eta manifestazioa egin zuen atzo Donostian. Sindikatu hori hitzarmen kolektiboen alde agertu zen, baita patronalaren jarreraren aurka ere. Alde horretatik, lan jardunaldiaren murrizketa bezalako proposamenekin enpresaburuek negoziazio kolektiboa «apurtu» nahi dutela salatu zuen.

DONOSTIA

CCOOko lagunek manifestazioa egin zuten atzo Gipuzkoako hiriburuan negoziazio kolektiboaren alde. Sindikatu horretako ordezkari Roberto Ortegak patronalaren jarrera kritikatzeko aprobetxatu zuen protesta. Izan ere, negoziazio kolektiboa lan jardunaldiaren murrizketa bezalako proposamenekin «apurtu» nahi duela salatu baitzuen.

Ortegak hitzarmen kolektiborik gabe lan harremanak «oihan» bilakatuko liratekeela adierazi zuen. Hain zuzen ere, hitzarmen mota hori «enpresa paktuak eraikitzeko zorua» dela esan zuen. «Patronalaren jarrera mehatxagarri hori gainditzeko gai izan behar dugu», nabarmendu zuen. Azkenik, CCOOko kideak negoziazio kolektiboari ezin zaiola uko egin berretsi zuen.

Donostiako kaleak zeharkatu zituen manifestazioa Atano III frontoian egindako batzarraren ondoren etorri zen. Batzarra sindikatu horretako metal sektoreko lan-taldeak antolatu zuen. Ondoren egindako manifestazioaren buruan CCOOko idazkari nagusi Josu Onaindik hartu zuen parte.

Hitzarmenak gaurkotu gabe

UGTko idazkari nagusi Damaso Casadok, bestalde, Juan Jose Ibarretxe lehendakariari «elkarrizketa soziala» bere gain hartu eta bultza dezala eskatu zion. Bilbon deitutako prentsaurreko batean egin zituen adierazpen horiek, sindikatuaren Batzar Nazionalaren bileraren ostean, hain zuzen. Bilera horretan negoziazio kolektiboaren «blokeoaz» hitz egin zuten. Casadok esan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan negoziazio kolektiboak eragiten dien langileen %57k ez dutela hitzarmena gaurkotuta. Bizkaiko kasuan ehuneko hori %62koa dela nabarmendu zuen.

Era berean, CCOOko ordezkariak aipatu zuen sektore publikoan langileen %66 daudela hitzarmenik sinatu gabe. Gasteizko Gobernuari bota zion horren errua, Administrazio Publikoko mahaiak akordioetara ez iristeko helburua duten «zenbait sindikatuei» kasu egiten dielako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss