GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-06-21
Kepa Sarasola - EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria
«Copy paste», «cortar y pegar» ala «moztu eta itsatsi»?

Bai, ordenagailua euskaraz erabili nahi dugu. «Moztu eta itsatsi» nahiago dugu beste aukerak baino. Baina hiztun gutxiko hizkuntza da gurea merkatuko hizkuntza erraldoiekin konparatuta. Software-erabiltzaile euskaldunak milaka batzuk besterik ez gara (50.000?), eta gainera gehi-enak gutxienez elebidunak gara. Hori dela-eta, merkatuko legeak ez digu inoiz ekarriko euskarazko tresna informatikorik.

Hala ere, hainbat eragileren ahaleginaren ondorioz gaur egun eskura ditugu oinarrizko tresna ugari. Tresna nagusiak sistema eragile bera (Linux eta XP), bulego aplikazioak (OpenOffice eta MSOffice), Internet nabigatzaileak (Mozilla-Firefox), eta abar di- ra ­kontuz! Erabiltzen ez badituzu, eta oraindik zer dagoen eta nola eskuratu ez badakizu, bada ga- raia UEUren katalogoa (http://softkat.ueu.org) eta Jaurlaritzaren Euska-ra_soft (http://www.euskara.euskadi.net/r59-734/eu/) orriak ezagutu ditzazun!­. Hala ere, oraindik asko geratzen da egiteko, eta ezin da ahaztu etengabeko eguneratzeak eskatzen duen lana ere.

Hain azkar dabilen mundu honetan prozedura bereziak definitu behar dira atzean ez geratzeko. Bi aukera dauzkagu. Alde batetik, software-enpresek beren aplikazioak lokaliza- tzearen zain gera gaitezke, eta bestetik geuk erabaki dezakegu esku hartzea eta eguneroko edo beharrezko tresnak geure iniziatibaz lokalizatzea. Lehenengo aukerak fruitu oso urriak emango ditu beti, merkatu-legearen arabera enpresek ez baitute inolako interesik, baina esperientziak erakutsi digu konpetentziaren mamuak eragin positiboak sor ditzakeela: Jaurlaritzak Mandrake euskaratu zuenean, Windowsen hurrengo bertsioa Microsoftek berak euskaratu zuen. Hau da, bigarren aukerak lehenengoari bultzada ematen diola ikasi dugu.

Geuk euskaratzearen aukerak software librearen mundura garamatza, lan hori egiteko ez baitzaio inori baimenik eskatu behar. Izatez, software libreak erabiltzaileari askatasuna ematen dio: aztertzeko aukera, kopiatzekoa, aldatzekoa eta banatzekoa, eta hor sartzen da geure hizkuntzara egokitzea.

Auzolana hain barneratua duen herri honetako hainbat erakunde eta taldek euskaratze lanak bultzatzen dituzte, esate baterako, www.librezale.org, www.euskalgnu.org eta www.ueu.org. Jakina, horretarako nazioarteko laguntza eskaintzen duen www.sourceforge.org erabiliz. Horien guztien emaitzak guztion eta edonoren esku daude, eta gainera, hauek erabilitako itzulpen memoriak beste itzulpenetan ere erabilgarriak dira, berriz ere inori ez lizentziarik ez baimenik eskatu behar izan gabe.

Beraz, posible da euskarazko softwarea lortzea. Iniziatibari heldu dion komunitate bizia sortzen ari da, eta euskal gazteak horrelako ekimenak bultzatzen ari dira «Zarauzko software asteburu librea» bezalako jardunaldiak antolatuz. Gainera, software librea euskaratzeak merkatu-legepeko softwarearen lokalizazioan eragina dauka. Hau da, software librea bultzatzeak eragin biderkatzailea dauka eta erabakia gure esku jartzen du, besteen menpe egon gabe. Lizentziatan gastatu beharrekoa euskaratze-lanetan eta euskararako tresna linguistikoen garapenean erabiltzeko aukera ere emango liguke.

Mundu zabalean erabaki hori hartu dutenak ugaritzen ari dira, IBM, Brasil, Extremadura, Txina, Munich eta abar. Egunotan, Ideia horien bultzatzaile den Richard Stallman gure artean izango dugu, EHUko Sanchez-Mazas katedraren ekimenez Koldo Mitxelenan eta Zarauzko gazte asanbladaren bultzadaz Zarauzko gaztetxean hitzaldi bana eskainiz. Euskara iraultza teknologikoan mur-giltzen lagun ditzaketen ideiak azalduko ditu. Apustu bat da, baina apustu garbi hau gure instituzioek eta hezkuntza sistemak oraindik ez dute egin. Bada garaia! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss