GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-21
«Jakin» oso-osorik digitalizatu eta sarean ipini dute
·Interneten dagoeneko eskura daitezke orain arte argitaratutako 202 zenbakiak

2002 zenbaki, 1.000 bat idazle, 30.000 orrialde inguru, 60 milioi karaktere baino gehiago. Horra, zenbakietan laburbilduta, «Jakin»ek azken berrogeita hamar urteotan egin duen ekarria. Pentsamendu eta kultur aldizkariak mende erdia bete duen aitzakiarekin, zenbaki guztiak digitalizatu eta sarean ipini dituzte.

DONOSTIA

“Jakin”eko zenbaki guztiak digitalizatu eta, alde batetik, “Haizea dakiten orriak” izeneko DVDan bildu eta, bestetik, sarean ipini dituzte. Horren berri eman zuen atzo Gipuzkoako Diputazioan aldizkariko zuzendari Joan Mari Torrealdaik, aldean ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarri zuela.

Ekitaldia kulturgintzako pertsona ezagun askoren topaleku bihurtu zen. Han bildu ziren, beste askoren artean, Joxe Azurmendi, Dionisio Amundarain, Laura Mintegi, Paulo Agirrebaltzategi, Andres Urrutia, Pello Zabala, Ana Toledo, Fito Rodriguez, Iñaki Mendiguren, Jose Angel Irigary edota Joxe Austin Arrieta. Iñaki Bereziartua ere, orain dela berrogeita hamar urte aldizkaria sortu zutenetako bat, han zen.

Torrealdaik gogoratu zuenez, “Jakin”ek bi aro nagusi izan ditu, frankismokoa bata eta Trantsizio geroztikakoa bestea. Frankismoan bi alditan jaso zuen administrazio-debekua. Hala ere, nabarmendu zuenez, «taldeak ez zuen sekula bere jarduna eten», eta halabeharrezko isilaldiak nola edo hala saihestu zituen, esaterako, “Jakin” sorta sortuz edo, Koldo Mitxelenaren enkarguz, “Egan”-eko bi zenbaki oso prestatuz.

“Jakin” Arantzazun sortu zen, ikasleen gidaritzapean, eta berauen aldizkari moduan. 1967an, berriz, Arantzazu utzi eta «hiritartu» egin zen, hasieran Tolosan eta gero Donostian. Orduan ere hartu zuen zuzendaritza finko bat. Karlos Santamariak, Rikardo Arregik eta Torrealdaik berak osatzen zuten. Santamariaren eraginez, “Jakin”ek “Esprit” aldizkari frantsesa hartu zuen eredu, eta geroztik eredu hura ez da gehiegi aldatu. «Izan ere ­jarraitu zuen Torrealdaik­, ‘Jakin’ pentsamendu eta kultur aldizkaria da. Gogoetarako, kri- tikarako nahiz azterketarako parada eskaintzea da bere egiteko nagusia». Euskara batua erabiltzen aitzindaria eta garaian garaiko eztabaida garrantzitsuak plazaratzeko bidea ere izan dela gogoratu zuen.

Franco hil ondoren, Manuel Fraga Iribarneren garaitik indarrean zegoen administrazio-debekua altxatu eta “Jakin”ek aro berri bati ekin zion. Azken urteotako bidea ez da beti samurra izan, eta, horren lekuko, 2003ko erasoa, “Egunkaria” itxi eta Torraldai bera atxilotu zutenekoa, alegia.

Gonzalez Txabarrik nabarmendu zuenez, «‘Jakin’ aldizkari bat baino gehiago izan da; kultur proiektu bat izan da, euskalgintzako proiektu bat, talde bat, eta gaiztoren batek presio talde bat ere izan dela esango du». Nolanahi ere, berrogeita hamar urteotan euskal kulturgintzan «arrasto sakona» utzi duela nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss