Musikherria: «Gaurko ospakizunak egindakoak zuritzeko dira»
BILBO
Musikherria herri diskoetxeak gogor salatu ditu gaur Musikaren Nazioarteko Eguna dela-eta egingo diren hainbat ospakizun. «Kritika zorrotza egin nahi diegu gaur egungo sistemari eta erakundeei horrelako egunak eurek egindakoa zuritzeko erabiltzen dituztelako adierazi dute. Musika gizartearen ondarea da eta guztion eskura dagoela esaten duten bitartean, musika pribatizatzea eta musika salgai bezala erabiltzea babesten dute inolako arazorik gabe. Hau da, hipokrita hutsak dira, politikariak bezala».
Musikherriak anticopyright eta copyleft lizentzien
aldeko apustua egiten duela gogorazi dute, «gaur egungo merkataritza egoeraren eta merkatariaren aurrean, horren erantzule zuzenak, esaterako, Sgae eta Sacem erakundeak izanik».
|