GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-21
Lurzoruaren Legeak EAJren interesen alde egiten duela salatu dute hautetsiek
Herri plataformetako hautetsiek Lurzoruaren Legea salatu dute «etxebizitza eskubidea baino EAJren interesak defendatzen dituelako». Beren ustez, legeak ez ditu «oinarrizkoak» diren iraunkortasuna eta alokairu publikoa sustatzen. Hori dela-eta, herritarrei dei egin zien mobilizazioen bitartez «iruzur berri hori» gaitzets dezaten.

DONOSTIA

Lurzoruaren Legea gogor salatu zuten plataformetako hautetsiek, «zinez etxebizitza eskubidea bermatzea helburu ez duelako». Guztien ordezkari lanetan jardun zuten Antzuolako Gertu Gae plataformako hautetsi Mireia Ugarteburuk, Zizurkilgo Zarate-Aitz plataformako Juan Manuel Erasunek eta Zaldibiako Herriari Leial plataformako Jokin Zubeldiak.

Hiru ordezkariek Eudelek eta Javier Madrazo sailburuak sinatutako akordioa gaitzetsi zuten. «Eudelek EAJren eta PSEren alkateen interes ekonomiko eta alderdikariak defendatzen ditu eta horiek oso urrun daude herritarren gehiengoaren beharretatik», azaldu zuten, Madrazok «beste behin morroi lanak» egin dituela salatzearekin batera.

Hautetsien iritziz, legearekin planteamenduaren gestio liberala bultzatzen da, eta testuinguru horretan «oso arriskutsua» da hirigintzako plan orokorrak 7.000 biztanle arteko udalen esku uztea, «bidea uzten baitu udal bakoitzak nahi duena egiteko eta hirigintza udal bakoitzeko interes alderdikari eta pribatuen alde ipintzeko». Argitu zutenez, autonomia begi onez jotzen dute, baina «lurzoru aurrerakoi eta zorrotz batekin, legea horrela dagoen bitartean ez».

Beren esanetan, Lurzoruaren Legeak tresna bat ematen die udalei hirigintza politikaren bitartez espekulatzeko. «Kontuan izanik udalek duten finantzaketa arazoa, lurraren berkalifikazioak, hirigintza-hitzarmenak eta udalek dituzten beste ahalmen batzuk erabiliko dituzte finantzabideak lortzeko», kritikatu zuten, Orioko eta Arrasateko EAJko alkateen hirigintza aferak gogora ekarriz.

Hautetsiek apartheid politikoa erabili izana salatu zuten herri plataformak legearen eztabaidatik kanpora uzteko. Era berean, agerraldian parte hartu zuen Eusebio Lasa Batasuneko mahaikideak salatu zuenez, legearen edukiak garatzerakoan Euskal Herrian etxebizitzaren gainean lan egiten duten eragile sozial eta sindikalak alboratu egin dira, «ezker abertzalearen proposamenak bezalaxe». Parte-hartzeari dagokionez ere, legean aurrez ikusten den Aholku Kontseiluak soilik kontsultako izaera izango duela salatu zuten. «Benetako partaidetza emateko herri eta auzoetako herritarrek informazio osoa, eztabaidatzeko aukera eta erabakitzeko ahalmena izan behar dute», gogorarazi zuten.

Hirukoaren, PSEren eta Aralarren babesa jaso duen legeak iraunkortasunaren aldeko printzipioa baztertzen duela azaldu zuten. «Nahiz eta gure herri eta auzoetan ehunka etxebizitza hutsik egon, akordio honek ez du inolako bitartekorik jartzen horiek erabili edo merkaturatzeko, bere oinarri bakarra eraikitzea da», salatu zuten, alokairu sozialaren aldeko apustua ere hutsala dela gogoraraztearekin batera.

Era berean, nekazaritza lurrak ez dituela defendatzen gaitzetsi zuten: «Egun ditugun lurrik onenak okupatzera daramatza etxebizitza gehiago eraikitzeko, golf zelaiak eta antzeko zerbitzuak egiteko edo ATH bezalako azpiegiturak jartzeko».

Hori guztia ikusita, «EAJren aldeko eta enpresa eraikitzaile eta promotoreen aldeko» lege hori salatzeko dei egin zuten. «Iruzur berri honi mobilizazioren bitartez erantzun behar diogu».



Rabanera pide el texto oficial del proyecto

GASTEIZ

El diputado general de Araba, Ramón Rabanera, anunció que esperarán a tener el texto oficial de la Ley de Suelo antes de decidir si la recurren, aunque avisó de que le ha parecido «impresentable» que en su elaboración «no se haya contado para nada con las diputaciones».

Anunció que la Diputación ha enviado un escrito a la presidenta del Parlamento de Gasteiz, Izaskun Bilbao, en el que le pide el documento oficial que salió de la comisión con el texto de la Ley de Suelo.

Una vez que examine el texto oficial, Araba decidirá si lo recurre o no. Bizkaia y Gipuzkoa anunciaron que no recurrirán el proyecto de ley. A este respecto, Rabanera dijo que «no me van a tapar la boca, como han intentado con los otros dos diputados generales».

El diputado general opinó que el proyecto, a la espera de conocer su redacción definitiva, invade competencias forales, y no sólo del Departamento de Urbanismo.

Por ello, advirtió que, en caso de observar que el texto definitivo sigue la misma línea, «tomaremos medidas para salvaguardar las competencias de las diputaciones».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss