GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-21
Bere propaganda besterik ez du nahi Kabulek hedabideetan
Afganistango hedabideek agintariek beraien lanari ezarri nahi dieten mugak salatu zituzten atzo, prentsa askatasuna urratzen dutelakoan. Konstituzioa bera ere urratzen du zerbitzu sekretuek prestatu duten araudiak. Funtsean, herrialdeak bizi duen gerrari buruzko informazio guztiak Gobernuari gehien komeni zaion moduan ematea da Kabulen asmoa.

KABUL

Kazetariek ez dute Afganistango Armada eta estatubatuarrek zuzentzen duten koalizio okupatzailea salatzerik izango, zerbitzu sekretuek indarrean jarri nahi duten araudia azkenean aurrera ateratzen bada.

Hilaren 12an, Afganistango kazetari batzuek Hassan Fakhri zerbitzu sekretuetako kidearen gonbidapena jaso zuten, Kabulen bilera bat egiteko. Bertan, Fakhrik bi orrialdeko eskutitza banatu zien, hemendik aurrera hedabideek bete beharreko arauak azaltzeko. Kazetariek berehala salatu zuten zerbitzu sekretuen ekimena, Konstituzioa eta prentsa askatasuna bortxatzen dituela esanez.

Idatzi bera Kabulen lan egiten duten beste kazetariei joan den astelehenean bidali zioten, zuzenketa txiki batekin: oraingo bertsioan, ez da Amarullah Saleh zerbitzu sekretuetako buruaren sinadura ageri.

Elkarrizketak, debekatuta

Afganistanek bizi duen gerrari buruzko informazioa da zerbitzu sekretuei gehien interesatzen zaiena. «Herritarren morala kaltetu, segurtasun arazoei eragin edo interes nazionalari kalte egiten dioten informazioak debekatu edo mugatu egin behar dituzte bertako hedabideek», irakur daiteke kazetariei bidalitako araudian. Debekatu beharreko informazioen artean daude «erakunde armatuen eta talde terroristen adierazpen probokatzaileak». Talde horietako buruekin egindako elkarrizketak ere debekatuta geratzen dira. Gainera, «terrorismoari buruzko informazioak ez dira jaso behar hedabideetako azalean».

Hedabideetako arduradunen iritziz, talibanak Gobernuan zeuden garaitik hona ez da ezagutu Afganistanen kazetarien lanaren aurkako tankerako erasorik. Horien ustez, arau horiek beteko balira, atzerritar tropen aurkako jarrera indartu egingo litzateke herrialde osoan.

Gobernuak, hedabideen jarrera ikusita, atzera egin du, neurri batean bederen. Mubarez Rashidi Informazio eta Kultura ministrordeak adierazi zuen atzo arau horien informazio ofizialik ez dutela jaso. Hamid Karzai presidentearen bulegoak astelehen gauean argitara emandako agiri ofizialak dio beraien helburua «terrorismoa ez goraipatzea» dela eta herrialdeko hedabideei eskatu zaienak ez duela urratzen adierazpen askatasuna.

«Arauek prentsa askatasuna eta Konstituzioa urratzen dituzte. Horrelako gauzak espero daitezke Txina bezalako estatu komunista batean, edo erregimen islamiar batean. Edo Saddam Hussein bezalako diktadore batekin. Egungo Gobernua- ren lorpen handiena adierazpen askatasuna zen, nazioarteko komunitatearen presentziari esker. Honelako arauak ezartzeak herriaren eta Gobernuaren artean dagoen tartea handitzea eragingo du», esan zion Lutfullah Ormuri kazetariak Efe agentziari.



Un soldado rumano muere en Kandahar
Un soldado rumano murió ayer y otros cuatro resultaron heridos por la explosión de una bomba al paso de su convoy militar en la zona de Kandahar, al sur de Afganistán. Además, los talibán atacaron a un camión de una compañía turca en el oeste del país y mataron al conductor, turco, y a tres guardias afganos de seguridad. La fuerza ocupante, en su capítulo diario de propaganda, afirmó haber matado a diecinueve combatientes talibán, a cinco de ellos en un bombardeo en la provincia de Helmand. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss