GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-21
Atxiloketei mobilizazioekin erantzun diete herrietan
Mobilizazioen bidez erantzun zieten euskal herritarrek Polizia espainolak eta frantsesak elkarlanean egindako hamabi atxiloketei. Egunero, berean jarraituko dute gainera atxiloak inkomunikazio egoeran egon bitartean. Bestalde, ostiral honetarako nazio mailako mobilizazio egunera deitu dute azken atxiloketa horiei erantzuteko.

DONOSTIA

Egunean bertan jaso zuen erantzuna Grande-Marlaska epaile espainolak eta Le Vert epaile frantsesak elkarlanean egindako polizia operazioak. Polizia espainolak eta frantsesak atxilotutako hamabi euskal herritarren sorterrietan batzarrak eta manifestazio jendetsuak izan ziren, baita beste hainbat udalerritan ere. Ostiralean Euskal Herri osoan mobilizazioak izango dira atxiloketei erantzuteko.

Soraluzen, Eloy Uriarteren sorterrian, herri batzarra egin zuten, eta jarraian manifestazioan abiatu ziren. Ehun bat lagunek hartu zuten parte mobilizazioan. Hala ere, Ertzaintza agertu zen eta hiru lagun identifikatu zituen. Oiartzunen, Ramon Sagarzazuren eta Iñaki Aristizabalen herrian, batzarraren ostean 300 laguneko manifestazioa izan zen. Inkomunikazio epealdian 20.00etan herriko enparantzan biltzeko hitzordua jarri dute.

Irunen, Joseba Elosuak eta Jean-Pierre Harocarenek bizimodua egiten duten herrian, 70 lagunek hartu zuten parte informazio-batzarrean, eta gaur eta bihar batzarrak eta elkarretaratzeak egingo dituzte 20.00etan Urdanibia plazan. Ondarroan ere, Jose Roman Badiolaren herrian, 350 lagun izan ziren manifestazioan, eta egunero 20.00etan mobilizazioak izango dira bertan.

Arrasaten, Angel Iturbe eta Kristina Larrañagaren herrian, 150 laguneko manifestazioa egin zuten, eta inkomunikazio aldian 19.30ean elkartu- ko dira Sebero plazan.

Kalera irteteko deia

Ipar Euskal Herrian ere izan ziren mobilizazioak. Senperen 40 lagun elkartu ziren, 75 Azkainen, 53 Biarritzen, 60 Hendaian, eta Baionan 100 lagun elkarretaratu ziren ordu eta erdiz Polizia frantsesaren polizia-etxearen aurrean. Ostean, manifestazioan abiatu ziren.

Gainerako herrietan ere izan ziren atxiloketen aurkako mobilizazioak. Adibidez, Aretxabaletan 37 lagun elkarretaratu ziren arratsaldean, eta Ugaon, aldiz, 20. Algortan 105 lagunek elkarretaratzea egin eta gero, giza katea egin zuten. Lekeition 100 lagun elkartu ziren eta Gasteizen 91.

Batasunak, «egoeraren larritasuna» dela medio, atxiloketei erantzuteko dei egin du, Askatasunak eta Segik bezala, baita larunbateko preso politikoen aldeko manifestazioan parte hartzeko ere. Atzo, bestalde, preso politikoen alde 105 lagun elkartu ziren Bilboko Arriagan, eta 53 Arrasaten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss