GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-21
Atxiloketa andana Lapurdin eta Gipuzkoan
Otegik «bake itxaropenen aurkako eraso argitzat» jo ditu atxiloketak
Batasunak, Askatasunak, EAE-ANVk, LABek eta Segik antzeko irakurketa politikoa egin zuten atxiloketen harira, denek ere jazoeren larritasuna nabarmenduz. Arnaldo Otegik «bake itxaropenen aurkako eraso argia» dela salatu zuen, eta Gobernu espainolak arazoa «herri batekin» duela erantsi. «Onartezina eta ulergaitza» da Askatasunaren ustez.

DONOSTIA

Gogor gaitzetsi zituen Arnaldo Otegik atxiloketak, eta «bake itxaropenen aurkako eraso argiak» direla esan zuen. Hain zuzen, agintari abertzaleak operazioaren harira agerraldia egin zuen Donostian Joseba Alvarezekin, eta bertan ohartarazi zuten «eraso guztiak bukatu» behar direla, bai eta horren ardu- ra Gobernuarena dela ere.

«Eraso guztiak amaitu behar dira, konfiantza desagertu egiten delako eta herri honen esperantzari kalte egiten diolako. Beraz, hori ezin da onartu», esan zuen. Batasuneko eledunaren ustez, gainera, iritzi bera dute euskal herritarrek ere.

Prentsaren aurrean azaldu zuenez, atxiloketa horiek ezkutatu nahi dutena hauxe da: Gobernu espainolak arazoa ez duela ezker abertzalearekin, baizik eta «herri batekin, nazioa den eta erabakitzeko eskubidea duen herri batekin»: «Herri honetako herritarren gehiengoarekin, gehiengo politikoarekin, instituzionalarekin eta sindikalarekin du arazoa».

Horiek horrela, atxiloketak abian den prozesuari ez dagozkiola esan, eta Gobernu espainoleko kideentzat «berri ona» ea zergatik den itaundu zuen. «Notizia ona zeinentzat eta zertarako? Zein da operazio honen helburua, zer bilatzen dute? Norbaitek uste al du halakoekin herri honetan bake prozesua sustatzea bilatzen dutenik?», galdetu zien gobernu espainol zein frantsesari, eta bereziki Rodriguez Zapatero presidenteari, Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordeari, zein Barne eta Justizia ministerioetako buru Alfredo Perez Rubalcaba eta Juan Fernando Lopez Aguilarri, hurrenez hurren.

«Gobernuak erabakita»

Atxilotutakoei dagokienez, haien adina errepasatuz gero «herri honen alde ausardiaz lan egiten urteak daramatzaten» herritarrak direla esan zuen, eta operazioa «Gobernuak erabakitakoa» dela erantsi zuen.

Zapaterok gaur du agerraldia Kongresuan, eta bezperan halako operazioa egin izanaz ere itaundu zioten. Batasuneko eledunak uko egin zion atxiloketak «Gobernuaren kontrolari» ihes egiten ote dioten esateari, baina Estatuko Komunikazioko idazkari Fernando Moraleda jazotakoaz poztu izana aipatu zuen.

Atxiloketek «bake itxaropenari eraso» egiten dietela berretsiz, gobernu espainol eta frantsesari «lasaitasunerako» deia egin zien: «Operazio hauek guztiak amaitu behar dira ez dutelako prozesu bat eraikitzeko konfiantza klima egoterik uzten». Izan ere, halakoek beti eragiten dute nolabaiteko samina bere ustez, baina egungo egoeran «amorrua are handiagoa izan daiteke, inork ez baititu ulertzen».

Bestetik, euskal herritarrei dei egin zien itxaropena mantentzeko: «Prozesu honetan borrokatu eta lan egin behar da, inork ez baitu ezer oparituko».

Ildo beretik mintzo zen Joseba Permach ere. Atxiloketek, bere aburuz, berriz utzi dute agerian Estatu espainolak «bide errepresiboa eta gerra estrategia» mantentzen dituela, justu Euskal Herritik bake eta irtenbidezko agertoki bat eraikitzeko apustuari ekiten zaionean.

Auzitegi Nazionalaren atarian egin zituen adierazpen horiek, 18/98ren aurkako epaiketan lekuko gisa deituta bai- tzegoen. Esan zuen, atxiloketak aipatu «gerra estrategiaren» parte ez badira, norbaitek erantzun beharko liekeela. Bere ustez, Zapaterok, Fernandez de la Vegak eta Rubalcabak publikoki esan beharko lukete ea zergatik egin den operazio hori.

«Larria, onartezina, ulergaitza»

Askatasuneko Jean-François Lefortek eta Joxean Agirrek ere salaketa gogorra egin zuten. Azken horren ustez, alegia, «hainbeste aukera eta perspektiba sortzen ari diren uneotan, sarekada hau benetako neurgailua» da. Bi estatuek «hitz politak» erabiltzen dituzten arren, «tresneria errepresiboa» abian dutela gaitzetsi, eta operazioa «larria, onartezina eta ulergaitza» dela adierazi zuen.

Baionan egin agerraldian esan bezala, PSOEk konponbidean urratsak egiteko borondatea adierazten du, baina «ez da sinesgarria». Izan ere, munduan eman diren antzeko prozesuetan elkar erasoka ez ibiltzeko «gutxieneko joko-arauak errespetatzen diren bitartean, hemen ez da horrela gertatzen ari»: «PSOEk eta UMPk ondo asko ezagutzen dituzte joko-arau horiek eta, halere, ez dituzte errespetatzen. Horregatik are eta larriago dira gertakizunok eta bakerako edozein aukera zapuzteko nahita egindako ahalegintzat jo daitezke».

Segik Zapatero eta Chiraci ardura nagusia egotzi, eta zera esan zuen: «Bide errepresiboak behin betiko agortu zaizkiela dakite, Euskal Herria eta bere aldeko militantzia eta borroka behin eta berriz kolpatuz soilik porrotaren bidea hautatzen ari direla badakiten bezala».

EAE-ANVk eta LABek operazioa arbuiatu eta atxilotuak aska ditzatela exijitu zuten. Sindikatuak PSOEri eskatu zion eus- kal gizartearen aurrean argitu dezala bake prozesuaren eta irtenbide demokratikoen alde dagoen ala errepresio estrategiak sustatzen jarraituko ote duen.



«Sorpresa» e «incredulidad» de Lakua y Aralar ante las detenciones

GASTEIZ

El Gobierno de Gasteiz y la dirección de Aralar coincidieron en mostrar de algún modo su extrañeza por algunas de los detenciones. Así, mientras la portavoz del Gabinete de Ibarretxe, Miren Azkarate, consideró «sorprendente» que entre los doce arrestados haya personas «que se desmarcaron hace tiempo públicamente del uso de la violencia», Patxi Zabaleta tildaba de «increíbles» las acusaciones que Grande-Marlaska pueda dirigir contra Julen Madariaga, miembro de la Ejecutiva del partido. Zabaleta subraya que «fue en tiempos de Franco fundador de ETA y es desde hace muchos años un luchador por la paz y la libertad».

A preguntas de los periodistas tras el Consejo de Gobierno semanal, Azkarate eludió pronunciarse en torno a la influencia que pueda tener la operación en el proceso abierto tras el alto el fuego de ETA, justificando esta postura en que Lakua «carece de información directa» sobre los arrestos. «El Gobierno lo único que reclama es que se esclarezca cuanto antes este asunto y podamos ver qué es lo que hay detrás y a qué han obedecido las actuaciones policiales», subrayó. De todos modos, eso sí, cree «sorprendente» el hecho de que en la lista haya «personas que hace tiempo se desmarcaron públicamente del uso de la violencia y han mantenido esa actitud de forma constante en los últimos años».

Por su parte, Zabaleta, que compareció en Iruñea acompañado por varios miembros de la ejecutiva nacional de Ara- lar, señaló que la operación «carece de toda credibilidad», y advirtió de que las acusaciones que puedan realizar contra Julen Madariaga ­militante, miembro fundador de ese partido y miembro de su ejecutiva­ «no tienen ninguna credibilidad, ni para los miembros de Aralar, ni para el conjunto de la sociedad de Euskal Herria» .

El líder de Aralar indicó que la operación «sólo se puede entender como un movimiento, uno más, de la judicatura española en contra del proceso de paz que este país necesita llevar a cabo. La estrategia de tensión que está intentando llevar a cabo el PP, con la inestimable ayuda de ciertos jueces, tiene que terminar ya».

Se solidarizó con los arrestados, sobre todo con Madariaga, y exigió su puesta en libertad.



Mas valoraciones
«No hacen ningún favor al proceso»

Joseba Egibar | Presidente del GBB del PNV

Consideró que operaciones como la de ayer «no hacen ningún favor al proceso de paz», aunque auguró que éste «seguirá adelante a pesar de estas noticias». Indicó que las FSE y los jueces siguen investigando «con datos del pasado» y efectuando detenciones. «No son buenas noticias», reiteró Egibar.

«Llamativo por fechas y tipología»

Unai Ziarreta | Secretario general de EA

Ziarreta indicó que «resulta llamativo» que la operación se produzca «a escasas fechas» de que Zapatero «vaya a pedir autorización para iniciar un diálogo con ETA», así como por «la tipología de las personas detenidas». Pidió «responsabilidad» para que este tipo de hechos «no interfieran en el proceso».

«Intimidación confusionista»

ABERTZALEEN BATASUNA

Criticó con dureza los arrestos de «personas reconocidas como militantes históricos que han tomado riesgos y aportado mucho para hacer avanzar nuestro país», pues esos «nuevos obstáculos pueden dificultar y poner en peligro el proceso. Es otro intento de intimidación confusionista de los estados».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss