GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-21
«‘Euskal presoak Euskal Herrira’ dinamika Gobernu espainolaren ekimenez abiatu zen»

MADRIL

Frankismo garaian sartu zuten lehen aldiz kartzelan, eta beste bost urte eta erdi eman zituen giltzapetuta, geroago bigarren aldiz atxilotu ostean. Bere bizipen pertsonala oinarri hartuta, eta euskal preso politikoek pairatzen duten egoera latza zuzenean ezagutzen zuelarik, Amnistiaren Aldeko Batzordeetan hasi zen lanean duela hogei urte Juan Mari Olano. Atzo, antolakunde horren lanaren eta helburuen berri eman zuen epai- keta aretoan, eta azaldu zuen «ekimen herritarra» izan zela bere sorreratik, Euskal Herrian errepresaliatu politikoenganako dagoen elkartasuna bideratzeko xedea zuen ekimena, hain zuzen.

Aipatu zuen, ildo horretan, 1977an sortu zirela Amnistiaren Aldeko Batzordeak, «Franco hil eta gero jende askok ikusi zuelako trantsizio horrek ez zituela bermatuko euskal herritarren eskubideak, eta aurrez ikusten zuelako gatazkak jarraitu egingo zuela eta oraindik presoak egongo zirela».

Gaineratu zuen, hausnarketa horren karietara asanblada handi bat izan zela garai hartan eta hor, besteren artean, Juan Mari Bandres eta Miguel Castellsek parte hartu zutela, eta hor sortu zirela Amnistiaren Aldeko Batzordeak.

Beraz, ukatu zuen ETAk aginduta sortu zenik antolakunde hura, eta erakunde armatuaren agindurik jarraitzen zuenik.

«Gezur biribila da hori», salatu zuen, eta gaineratu zuen tesi hori «asmakizun poliziala» dela, amnistiaren aldeko batzordea kriminalizatzea helburua duena. Azaldu zuen ere Amnistiaren Aldeko Batzordeak ez zirela KASen koordinatzen, eta ukatu zuen batzordeetako zuzendaritzako kide izateko ASKko kide izan behar zenik.

Euskal preso politikoen egoeraren gainean ere aritu zen Olano, eta Gobernu espainolak eta frantsesak ezartzen dieten bizi baldintzak salatu zuen. «Hain zuzen, preso politikoak direlako eta euskaldunak direlako ezartzen zaie espresuki beraientzat pentsatutako espetxe politika hori, helburu politiko argia duena» adierazi zuen, eta aipatu zuen Gobernu espainolak eta frantsesak «arma» modura erabiltzen dutela euskal presoen kontrako espetxe politika «Euskal Herriko debate politikoan eragiteko».

«Zuek nik baino hobeto dakizue hori, esperientzia handiagoa duzuelako», esan zuen Olanok epaimahaiari zuzenduz.

Besteren artean, akusazioak dio «Euskal presoak Euskal Herrira» ekimena ETAk aginduta jarri zela martxan, eta hori ere zeharo ezeztatu zuen berak. «Gobernu espainolaren ekimenez jarri zen martxan dinamika hori ­ihardetsi zuen­, gobernu horrek erabakitzen baitu euskal presoen sakabanaketa, eta horren aurrean euskal herritarrek exijitzen dute Euskal Herrira ekartzea».

«Gatazka politikoa dela deliberatzen badugu, konponbidea ere politikoa izan behar da», nabarmendu zuen Olanok bere hizketaldi luzearen beste une batean, Amnistiaren Aldeko Batzordeek errepresio molde guztiak salatzen zituztela azaldu aurretik, eta, horri helduta, euskal herritarrek sufritzen dituzten atxiloketak, inkomunikazioa eta torturak aipatu zituen behin baino gehiagotan.



KASek agindurik ematen zuenik ukatu dute

MADRIL

Maitane Intxaurraga Egizaneko kide izan zen 1991tik 1995era, eta talde horren ordezkari gisa parte hartzen zuen KASen bileretan. Jose Luis Rezabal LABeko zuzendaritzako kidea da 1992tik nahiz eta aurretik urte asko eman zituen sindikatuko militante legez. Berak ez zuen KASen bileretan parte hartu, baina atzo erakutsi zuen ondo ezagutzen duela koordinakundearen bilakaera, bere sindikatuarena ezagutzen zuen legez.

Ezagutza horri helduz, biek esan zuten bai Egizanek bai LABek ez zutela KASen edo koordinakundeko beste erakunderen aldetik agindu edo irizpiderik jasotzen. Aldiz, nabarmendu zu- ten erakunde horiek guztiak «erabat au- tonomoak«zirela, berek hartzen zituztela beren erabaki eta lan ildoak, eta KASen hausnarketekin bat etorri eta horiek trukatzen zituztela.

Igor Ortegak ardurak izan zituen Jarrain eta Haikan, eta, Rezabal bezala, Ainhoa Etxaide LABeko zuzendaritzako kide da gaur egun. Berek ere ukatu zuten beren antolakundeetako kideek beste talderen irizpiderik jarraitzen zutenik eta, zehazki, Ekinek talde horiek zuzentzen zituenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
¿Es ésta la aportación de Madrid y París?
Euskal Herria
Doce conocidos rostros unidos por la militancia política y la represión
Euskal Herria
Permach insta a acabar con un juicio que «busca criminalizar la militancia política»
Mundua
«El choque entre civilizaciones es una creación de carácter electoral»
Jendartea
El sistema público aborda el currículo para Euskal Herria
Euskal Herria
Batasuna denuncia que las detenciones son un ataque frontal a las esperanzas de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss