Jardunaldietako partaidetza nabarmendu du Askapenak
«Internazionalismoa Euskal Herriak bere burua askatzeko duen beste tresna bat da, eraginkorra izateko modu integral batean, arloz arlo eta erakundez erakunde landu beharrekoa», adierazi du Askapeneko Ruben Sanchezek. Eta ildo horretan, aurtengo Jardunaldi Internazionalista ere «beste aurrerapauso bat» izan dela ondorioztatu du baikor.
IRUÑEA
«Elkartasunetik autodeterminaziora, autodeterminaziotik elkartasunera» lelopean joan den astean egin dituzten Jardunaldi Internazionalistak positiboki baloratu ditu Askapenak, bere esanetan, «internazionalismoa Euskal Herriak bere burua askatzeko duen tresna gisa» ulertzeko beste pauso bat izan baitira honako jardunaldiak ere. Internazionalismoaren beharra euskal herritarren artean indartzea da urtero egiten diren jardunaldien helburuetako bat. Horretarako antolatzen diren mintegi, hitzaldi zein ekitaldiek jasotako harrera ona nabarmendu zuen Askapeneko kide Ruben Sanchezek, bai eta hitzaldietako partaidetza ere. Sinn Feineko Martin McGuinnessen edota Boliviako parlamentari Feliciano Begamonteren hitzaldiek izandako jende- tza aipatu zuen ondotik.
Gonbidatuak«modu aktiboan» Egun internazionalista bera ere oso baikor aztertu zuen Sanchezek. Bertan, Euskal Herriko prozesu politikoari sostengua adierazi dion dokumentua aurkeztu izana eta Ezkaba mendian egindako ekitaldia nabarmendu zituen. Arratsaldean, Iruñeko manifestazioan, nazio- arteko gonbidatuek «oso modu aktiboan» parte hartu izana ere goraipatu zuen, «harriduraz eta zirraraz» jaso baitzuten. Hala ere, bi puntu beltz izan dira Sanchezen esanetan: Guardia Zibilak Zarautzen 60 gonbidatu gelditu izana, eta Mcguinnessen eta Arnaldo Otegiren hitzaldian «UPNk bultzatutako» elkarretaratze «faxista». Pozik agertu zen internazionalismoaren beharra are eta errotuagoa azaltzen delako Euskal Herrian.
|