GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-23
Beste negozio bat Interneten: bideoklipak
Gertatu ohi den bezala, Iparrameriketako Estatu Batuetatik iritsi da dirua egiteko modu berria. Baina dagoeneko zabaldu da beste hainbat herrialdetara ere. Edozeinek etxean egindako bideoen salmenta da negozioa. Googlek doan eskegitzen ditu Interneten, eta gero erabiltzaileek erosi ere egin ditzakete, edota lagun bati bidali, beste zerbitzuekin konbinatu... Aukera zabala eskaintzen du, hortaz.

Etxean egindako eta ondoren Interneten eskegitako bideoen protagonisten arrakastak, bai ezagun bilakatu direlako, bai hitzarmen garrantzitsuak sinatu dituztelako, jarduera horren gaineko interesa piztu du, eta ondo eramanez gero, negozio berri bat izatera ere iritsi daiteke.

Egunero e-mail bidez Interneteko orrietan eskegita dauden amateur askoren milioika bideoklip trukatzen dira, horien guztien artean, gainera, famatuenen artean saria ere izan dute, izan ere, multinazional batekin sinatu dute hitzarmena.

Negozioa pil-pilean da eta Google, Interneteko aztia, jarri du abian Interneten bideoak eskegi eta bilatzeko plataforma, negozioa egin ahal izateko. Produktua Ameriketako Estatu Batuetan atera zuten lehenengo eta egun, Estatu espainolera, Estatu frantsesera, Italiara, Alemaniara, Kanadara, Poloniara, Erresuma Batura eta Holandara ere zabaldu dute, noski, tokian tokiko hizkuntzarekin eta bertako gaiekin. Googleko Estatu espainoleko eta Portugaleko marketin zuzendari den Bernardo Hernandezek agertutakoaren arabera, erabiltzaileek doan eskegi ditzakete euren bideoklipak plataforman, eta baita gustuko dituztenak jaitsi edota lagunenei bidali ere.

Musikaren arazo bera

Oraingoz badirudi bideoklipak trukatzearen munduko erreferentzia nagusia AEBak izango dela, baina, era berean, eduki enpresak mezu bat ari dira hedatzen: bideoklipekin internauten beharretara aurreratzen ez badira, musikarekin gertatzen dena gertatuko da, hau da, kontrolatu ezin daitekeen abestien jaitsiera izango da. Google, hala ere, egile-eskubideak errespetatzen dituen enpresa omen da eta horregatik, edukien multinazionalekin ari da hitz egiten eduki lokalen zerbitzuan parte hartzeko. Estatu espainolean zerbitzuak akordioak ditu dagoeneko Warner, Disney eta Barca TVn, besteak beste.

Era berean, telebistekin ere ari da hitz egiten zerbitzu berri horren aukera guztiak erabili ditzaten. Negozioa ere eskaintzen du, gainera: edukien egileek euren produktuari errentagarritasuna atera ahal diote, bai bideoak kobratuz, bai egun batean deskargatu edota ikusteagatik, edota intrusiboa ez den eta segmentatutako publizitatea sartuz. Googlek horren guztiaren zati bat jasoko du, eta beti ere %50 baino baxuagoa izango da. Produktuaren salneurria erabakitzen duena egilea bera izango da, nahiz eta Internet bezalako mundu batean kontuan hartu behar den jendea kalitateko produktuengatik bakarrik dagoela prest ordaintzeko.

Ez da posible ilegalak edo pornografikoak diren edukiak eskegitzea, eta hau horrela izan dadin, Googlek badu bideoklipak filtratzen dituen taldea, gainera, edukiren bat ezegokia izanez gero, badu orri bat, eta erabiltzaileek edota egile-eskubideen subjektuek jo dezakete bertara.

Irudia

Beste kontu bat irudiarena da, kasu honetan kaltetua izan den pertsonak bideoaren egileari eskatu beharko dizkio kontuak, eta ez Googleri.

Plataforma horrek 140 bideo mota eta 27 audio mota prozesatzeko aukera ematen du eta Googlek beste zerbitzuetan eskaintzen dituen aukerekin nahasi daiteke, adibidez, pelikulak errodatu direneko puntuak aurkitu daitezke mapen zerbitzuari esker. Googlen helburua lan tresna on bat egitea da eta ez zerbitzuari errentagarritasuna ateratzea, izan ere, badaki Interneten arrakasta kontu korronteko zero kopuruaren arabera neurtzen dela. -

MADRID


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Colectivos del movimiento feminista de Euskal Herria se adhieren a Ahotsak
Euskal Herria
«Haya una, dos o dieciocho mesas, el PNV llevará una visión unitaria»
Euskal Herria
Presoen bizi-baldintzak salatu ditu Iturbek aske gelditzean
Kultura
«Una galería tan grande como el mundo»
Kirolak
Floyd Landis remata su gran sueño
Mundua
Hizbula y el Ejército israelí libran encarnizados combates en el sur
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss