GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-23
Iker IRIARTE
Abian da AHT-ren aurkako XI. kanpaldia
Ostiral arratsean eman zioten 50 bat lagunek hasiera AHTren aurkako Asanbaladak urtero arrakasta handiz egiten duen kanpaldiari. XI. edizioa du ekimen horrek aurtengoa, eta dagoeneko ehun pertsona inguru bertaratu dira Arabako Urbina herrira, kanpaldia egitenari diren lekura. Hitzaldiez eta kontzertuez gozatzeaz gain, AHTreneta Eibar-Gasteiz autobidearen obrak ikusteko parada izango dutebertaratzen diren guztiek.

Atzokoa bigarren eguna izan zuten jada Urbinan kanpaldian direnek. Urtetik urtera jende mordoa erakartzen du Abiadura Handiko Trenaren azpiegituren eraikuntzak dakartzan ingurumen arazo larriei eta inposizioei aurre egiteko helburua duen ekimen honek. Aurten, esan bezala, Urbinan ari dira egiten, Arabako herri txiki hori zuzen-zuzenean eta gordinki ari baita jasaten azpiegitura eta lan guztiek ekarri dituzten eta ekarriko dituzten kalteak.

Planoak ez datoz bat!

Izan ere, AHT eraikitzeko lanak nahikoa ez herri horretako lasaitasuna apurtzeko, eta gainera, Eibar-Gasteiz autobidearen lanei ere aurre egin behar diete herritarrek.

Kanpaldi hau antolatzen duen AHTren aurkako Asanbladako kideen esanetan, herritarrek «oso harrera ona» egin diete, eta zenbaitek, aurreko egunetan eginiko ekintzetan ere hartu dute parte. Herritarrak eurak izan ziren atzo goizeko mendi ibilaldian, adibidez, kanpaldian zirenei bi azpiegitura handi horien eraikuntza lanak erakutsi eta horien gorabeheren berri eman zietenak. 10.00etarako abiatu zen ibilaldia Urbinako kanpalekutik, eta horrela, bazkalordura arte nahiko denbora izan zuten lanak zein egoeratan zeuden ikusteko.

Asanbladako kideek azaldutakoaren arabera, «garapenaren aldeko agintarientzat negozio ikaragarria» diren bi azpiegitura horietarako, ahal den heinean behintzat, plataforma bera erabiltzen saiatzen ari dira, hau da, autobidearentzat eraikitako plataforma bera erabiliko dute abiadura handiko trenarentzat ere.

Alabaina, herritarrek azaldu zutenez, Urbinaren ondoan dagoen tunelaren pareko lanak geldirik daude duela sei bat hilabetetik. Lanak uste baino luzeago joate hori zailtasunak dituztelako dela adierazi dute Asanbaladakoek, «errealitateak ez duelako proiektuko planoekin bat egiten».

Horretaz gain, Urbina eta Luku herrien arteko errepide zatia nahikoa aurreraturik dagoela baieztatu ahal izan zuten kanpaldian parte hartzen ari diren pertsonek bertako herritarren eskutik.

Hala ere, ez zen hori izan herritarrek kanpaldian direnekin batera eginiko ekintza bakarra, ostiral arratseko hitzaldian ­«De Lemoiz al TAV pasando por Leitzaran»­ eta atzo eguerdiko sagardo dastatzean ere parte hartu baitzuten batek edo bestek. Beraz, kanpaldiaren antolatzaileak gustura daude horrekin ­Urbinari elkartasuna adieraztea baita kanpaldi horren helburuetako bat­, baita gainerako parte hartzaileekin ere, hainbat eta hainbat lagunek hartu baitu parte dagoeneko XI. edizioan. Ostiral arratseko hitzaldian 50 bat lagun bildu zirela adierazi zuten antolatzaileek, afaritarako 70 inguru, eta atzo goizeko mendi martxan 60 bat. Dena den, asteburuan 150 bat batzera iristeko esperantza dutela ere aurreratu zuten.

Ibai ederrari omenaldia

Jaiak eta aldarrikapenak bat egiten dutenean, omenaldiak ere ez dira oso urrun ibiltzen askotan, eta horixe bera gertatu zen atzo. Denbora gutxi da Itoitzekin Solidarioak plataformako kide Ibai Ederra Iruñeko espetxetik askatu dutela eta atzo, hori aprobetxatuz, ongietorri izaera izan zuen omenaldi txiki bat eskaini zioten Urbinan.

Abesti eta aldarrikapen oihu batzuen ostean, opari batzuk eman zizkioten preso ohiari, eta hark, AHTren aurkako aldarria agertzen zuen pankarta bat ireki zuen ordainetan.

Kanpaldiak, baina, hilaren 30era arte iraungo du, eta egongo da Urbinan zer ikusi eta zer gozatua egunotan: kontzertuak, hitzaldiak, mahai inguruak, lantegiak eta abar. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Colectivos del movimiento feminista de Euskal Herria se adhieren a Ahotsak
Euskal Herria
«Haya una, dos o dieciocho mesas, el PNV llevará una visión unitaria»
Euskal Herria
Presoen bizi-baldintzak salatu ditu Iturbek aske gelditzean
Kultura
«Una galería tan grande como el mundo»
Kirolak
Floyd Landis remata su gran sueño
Mundua
Hizbula y el Ejército israelí libran encarnizados combates en el sur
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss