GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-07-23
Unai ETXEBARRIA | Euskaltel Euskadiko txirrindularia
«Itzuli handietako azken aste osoa sobera dago»

Unai Etxebarria Euskaltel Euskadiko taldeko beteranoena da aurtengo Tourrean. Hainbat bider Parisa iritsi den durangarra lehertuta dago, Tourreko txirrindulari guztien antzera, baina pozik dena den.

­Zailena pasatu duzuela halako batean!

Hala ematen du. Halako batean, bai! Denok ere oso justu amaitu dugu; izan ere, azken etapak oso luze egiten dira. Itzuli handietan azken aste hori sobera dagoela uste dut. Sailkapenean ondo daudenak ongi ibiltzen dira orduan ere, baina besteok gero eta txartoago.

­Sobera dagoela diozu?

Hor aurrean doazen denek ere amaitzea nahi dute honezkero. Denok nahi dugu Tourra ahalik eta arinen amai dadin eta, nik uste, txirrindularitza modernoan hirugarren aste honen kontu hau aldatu beharko litzatekeela, itzuli handiak laburtu beharko lituzketela, denok ere leher eginda amaitzen dugulako.

­Halako etapekin, normala!

Alpeetako etapak oso gogorrak izan dira. Alpeak mendate oso luzeak dira, Pirinioetakoak baino aldapa gutxiago izaten dute, baina askoz luzeagoak izaten dira. Gainera, hiru etapa segidan jarri dizkigute eta oso gogorra egin zaigu.

­Zelan aurkitu zara aurtengo Tourrean?

Hau kirola denez, bada, urte guztien antzera: geneukan guztia eman, lehenengo astean batez ere, eta uste dut ongi ibili naizela, taldea bera bezala. Aldapan gora justu samar joan naiz, baina aurten grupetoak hartzea errazagoa izan da.

­Euskaltel-Euskadik lehenengo hamarretan amaituko du taldeka. Taldearen garaipen handiena al da?

Nik uste baietz. Ikusi da nola Isasi esprintean sartu eta hirugarren ere nola izan den, Pirinioetan bera eta Landaluze etapa bila ere abiatu ziren. Horrela ikusten da hedabideek ez dutela zertan Mayo edo Haimarrengan mugatu behar. Oso onak dira, baina ez bakarrak.

­Lastima etaparik irabazi ez izana, hala ere!

Ea bada Parisen irabazten dugun! Etapa garaipena faktore askoren ondorio da. Ostiraleko etapan Isasi eta Leipheimer bazihoazela ematen zuen, baina atzean italiarrak ados jarri ziren biak harrapatzeko eta ezin izan zen. Askotan zorte kontua izaten da. Lagunek barre egiten didate irabazten dudanean «zorte ona izan dut» esaten dudalako. Irabazteko asko ibili beharra daukazu, baina zorte ona ere nahitaez izan behar duzu.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Colectivos del movimiento feminista de Euskal Herria se adhieren a Ahotsak
Euskal Herria
«Haya una, dos o dieciocho mesas, el PNV llevará una visión unitaria»
Euskal Herria
Presoen bizi-baldintzak salatu ditu Iturbek aske gelditzean
Kultura
«Una galería tan grande como el mundo»
Kirolak
Floyd Landis remata su gran sueńo
Mundua
Hizbula y el Ejército israelí libran encarnizados combates en el sur
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss