GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-07-23
Zarauzko pasealekua, euskal selekzioaren aldeko aldarriaren oihartzun
Ez da erraza izaten behin eta berriro eragozten den desio bat egi bihurtzea. Ez da erraza hitzetatik ekintzetara pasatzen ez direnek behingoan hala egitea. Alabaina, Euskal Selekzioen VIII. Egunak zaila den hori posible badela erakutsi du beste behin ere. «Zazpiak bat, Federazio Bat» lelopean, Zarauzko pasealekua izan zen atzo euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriaren oihartzun.

Ohiko puntualtasun falta txikiarekin ­ordu laurden eskas­ goizeko hamarretan zegoen hitzordua atzo Zarauzko paseale- kuan, Euskal Selekzioen VIII. Eguna izan baitzen, Euskal Herriko kirol ezberdinetako selekzioen ofizialtasuna behingoan gerta dadin eta hori hala izan dadin eman beharreko pausoak eman daitezen beste behin eskatzeko.

Zarauzko hondartza jendez lepo zegoen goizeko lehenengo unetik, eguraldi onaz ­lainoz estali samarra, hori bai­ profitatzeko beta baitzegoen. Horietako hainbat eguna hondartzan pasatzearren joan baziren ere, gehienak euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko jaialdira batu ziren, egun osoan izan ziren kirol ekintza ezberdinak ikustera eta ESAITeko kideek antolatutako karpetan kamisetak erosi edo txosnetan zerbait hartzera.

«Urtero formatu bertsua erabiltzen dugu euskal selekzioen eguna ospatzeko» ­aipatu zuen Martxel Toledok, ESAITeko koordinatzaileak­. Egin dugun aldaketa urte bakoitzean herrialde batetik pasatzen garela da. Oiartzunen hasi ginen, iaz Algortan izan genuen hitzordua eta, Senpere, Bilbo, Arbizu eta Agurainetik pasatu ostean aurten Zarautza etorri gara».

Egun osorako zazpi eremu ezberdinez osaturiko ibilbidea zegoen prestatuta hondartzan. Orotara, «Zazpiak federazio bat» lelopean, ESAIT aurrera eramaten ari den kanpainak, Zazpiak Federazio bat, kirolaren esparruan eta diziplina desberdinetan nazio mailako antolakundeak sortzea zuen helburu.

Aldarrikapen horrekin 330 kirol elkartek bat egin dute, baita 11.000 kirolari federatuk ere. Hasteko egon zen kirol ekitaldia Zarautz eta Zumaiako beteranoen arteko futbol parti- da izan zen. Jendea partidaren ingurura hurbiltzen ari zelarik beste ekintza zenbait jarri ziren martxan; hala nola, eskubaloi partida Zarautz Kirol Elkarteko zenbait jokalarirekin, surf erakustaldia Zarauzko Surf Elkartearen eskutik edota pasaka pilota partida, Iparraldea Hegoaldearen aurka, baita Wushu-Kung Fu eta Taichi erakustaldia ere. Bazkalordua baino lehen gizonezko eta emakumezkoen boleibol partidak jokatu zituzten eta halterofilia erakustaldi baten ostean iritsi ziren eguerdiko etenaldira.

Bazkalostean ekintza ugarik alaitu zuten Zarauzko pasealekuko giroa. Arratsaldeko 16.30etik aurrera xake partidak eta saskibaloi neurketak izan ziren. Dena dela, arratsaldeko ekintzarik garrantzitsuena 18.30etik aurrera jokaturiko herri kirolak izan ziren, «Xiba» proiektuak antolatua.

Bestalde, kirol ekintzez gain, haurrentzako puzgarriak egon ziren egun osoan eta makina bat jende bertaratu zen postu ezberdinetara ESAITekoen kamisetak eskuratzearren, beste hainbat alditan bezala ia-ia agortu ziren arte. Eguna arratsaldeko bederatzi eta erdietatik aurrera amaitu zen ofizialki, Triki Ta Ke taldearen erromeria izan baitzen.

Manifestua

Eguneko kirol ekintza guztiak baino lehen, berriz, goizeko hamarrak pasatxoan eman ziren atzoko egun bereziko lehenengo pausoak.

Lehenik eta behin, ikurrina igo zuten Zarauzko pasealekuan eta, horren ondotik, Euskal Selekzioen Aldeko iritzi Taldeak eta Kataluniako Plataforma Proselecciones Esportivas Catalanes taldeak manifestu bateratua irakurri zuten estatu gabeko bi nazio hauen kirol federazioen aitorpena lortzeko xedez.

Lehenengo Euskal Selekzioen Egunean Oiartzunen egin zuten moduan, Euskal Herriko eta Kataluniako selekzioen «kirolaren normalizazioa eta burujabetza» aldarrikatu zuten, aldarrikapen guztiak hiru puntutan oinarrituz.

Batetik, Kataluniak eta Euskal Herriak kirol ekitaldi orotan parte hartzeko aitorpena eta Estatu espainolak eta frantsesak inolako trabarik jarriko ez dutelako aldarrikapena. Bigarren, kirol federazioen nazioarteko onarpena lortzeko beharrezko lege aldaketak burutzeko konpromisoa. Hirugarren, berriz, Kataluniako zein Euskal Herriko selekzioa defendatzen duten kirolarienganako errespetua.

Helburu eta bitarteko horiekin, agintariei ez dezatela «entzungor egin» eskatu zieten manifestua amaitzeko.

«Kataluniako plataformarekin hitzarmen bat sortu genuen lehenengoz bildu ginenean. Plataforma horren inguruan harreman zuzena daukagu, baita hango kirol federazioen batasunarekin ere. Lan hitzarmen bat sinatu genuen bere garaian eta orain berriro berresten dugu. Orain dela gutxi gu geu ere Katalunian izan ginen beraiek antolatu zutelako lehenengo eguna eta aurten beraiek etorri dira eta oso pozik gaude», adierazi zuen Martxel Toledok. -

ZARAUTZ



Sei trofeo kirol eragileentzat
Kataluniako eta Euskal Herriko selekzioen aldeko plataformen arteko akordioa sinatu ostean, Euskal Herriko maparen irudiko sei trofeo banatu zituzten atzo Zarautzen, Euskal Herriko zein Kataluniako federazio propioen alde egindako lanagatik.

Lehenik eta behin Euskal Herriko Pilota Konfederazioari eman zioten hari zegokion trofeoa, eta haren ostean Euskal Herriko Segalari Elkarteari. Atzetik aldiz, Wushu-Kung Fuko Konfederazioak jaso zuen berea, Zarauzko Udaleko alkateak gero, Zarauzko Kirol Elkarteak ondoren eta azkenik, berriz, Kataluniako Plataforma Proseleccions Esportivas Catalanes taldeari eman zioten zegokion trofeoa.

Ordezkari politiko ugari zarautzen Euskal selekzioen alde

Urtero gertatu ohi den legez, zenbait elkarte izan ziren atzo ere Zarautzen. Bezperan bertan Batasunak prentsa adierazpen baten bitartez zera adierazi zuen: «Beste urte batez, ESAITek antolatzen duen Euskal Selekzioen aldeko festa-aldarrikapen honekin bat egiten dugu, izan ere, euskal selekzioen alde, gure herriaren eta nortasunaren alde egitea delako». Batasunaz gain, Zarauzko Udaleko, Eusko Alkartasuneko, Aralarko eta Ezker Batuko ordezkariak ere izan ziren atzo Zarautzen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Colectivos del movimiento feminista de Euskal Herria se adhieren a Ahotsak
Euskal Herria
«Haya una, dos o dieciocho mesas, el PNV llevará una visión unitaria»
Euskal Herria
Presoen bizi-baldintzak salatu ditu Iturbek aske gelditzean
Kultura
«Una galería tan grande como el mundo»
Kirolak
Floyd Landis remata su gran sueńo
Mundua
Hizbula y el Ejército israelí libran encarnizados combates en el sur
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss