| - Berezkoak (Zuraideko Torneoa) Muskarditz eta Kurutxarik ezusteko galanta eman dute
 
 
LARRETXEA - J.C. DERMIT 
40SORHUET - ISTILLARTE 32
 IBARROLA - ETXETO 
28MUSKARDITZ - KURUTXARI 40
 ZURAIDE Muskarditzek eta Kurutxarik eman zuten Zuraideko Torneoko ezusteko nagusia, Ibarrola eta Etxeto, lehiaketa irabazteko faboritoak, kanpoan utzita. Muskarditzek, gainera, ez zuen jokatu behar Zuraiden, baina asteazken gaueko entrenamenduan min hartu zuen Etxeberrik, eta Muskarditzek azkeneko unean sartu behar izan du Etxeberriren lekua betetzera. Muskarditzek eta Kurutxarik hasieran bakarrik izan zituzten arazoak, 8-8 parekatuta egon ostean, aise jokatu baitzuten. Hamar kintzeko aldea lortu, hortik aitzinera oso erraz jokatu, eta finalerako txartela ongi merezita lortu zuten. Lehenengo finalerdia hobea izan zen. Larretxeak eta Jean Claude Dermitek lortu zuten finalerako txartela. Hemeretzigarren kintzera bitarte galtzen aritu ziren, ordura arte Sorhuet eta Istillarte oso ongi jokatzen aritu baitziren, baina behin partida berdintzea lortuta, Larretxea eta Dermit erabat nagusitu ziren. Jean Claude Dermitek egindako neurketa benetan aipagarria da. Hogeigarren kintzean min hartu zuen zangoan, baina ez zuen  etsi, eta minarekin ere amaitu egin  zuen partida. Ikusteko dago gaur 17.00etatik aurrera finala jokatzeko moduan egongo den. Hala bada, Larretxearekin batera, Muskarditz-Kurutxari bikotearen aurka jokatuko dute. 
 Kanboko finalerdiaKanbon ere bigarren finalerdia jokatu zuten, eta Hegiapal-Maitek 40-39 irabazi zieten Agerre-Rene Dermiti partida handi baten ostean. Hegiapal zuberotarra izan zen onena. Finala datorren ostegun gauean jokatu beharko dute Karrikart eta Ducassouren aurka. 
 |