GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-03
Baionako udal oposizioak Administrazio Auzitegira eraman du Grenet informazioa zentsuratzeagatik
·Auzia azkar aztertuko da, oposizioak arrazoia duela ebatziko balitz, informazioa irailean argitaratu dadin

BAIONA

Joan den astean iragarri bezala, Baionako udal oposizioak Paueko Administrazio Auzitegira jo du Jean Grenet auzapezak beren informazio orria zentsuratu ostean. Uztaileko udal aldizkarian oposizioari zegokion orrian Bateraren sinadura bilketaz informatzeko asmoa zuten, baina auzapezak zuriz argitaratuarazi zuen, «udal aldizkariaren edukiekin bat ez zetorrelako».

Ondorioz, Baiona Berria (abertzaleak), 100% à gauche (LCR) eta Berdeen ordezkariek Paueko Auzitegian salaketa aurkeztu dute «oinarrizko eskubidea urratu» delakoan.

Alain Larrea beren abokatuak adierazpen askatasunari helduko dio, eta udal aldizkariari 1.200 euroko isuna jartzeko eta iraileko alean informazioa argitaratzeko betebeharra eskatuko dio Auzitegiari. Erabakia bete ezean, atzerapen egun bakoitzeko 150 euroko kalte ordaina eskatuko du. Gainera, afera premiaz aztertuko da, hain zuzen ere, epaitegiak oposizioko taldeak kaltetuak izan direla ebatziko balu, ezabatutako testua irailean argitaratu dadin.

Kanpaina amaitu aitzin

Izan ere, Batera Departamenduaren sorreraz herri kontsulta eskatzeko une hauetan egiten ari den sinadura bilketa urrian amaitzekoa da, eta, horrenbestez, gaia presazkoa dela onartu du Auzitegiak.

Udal euskarrietan oposizioaren adierazpen askatasuna arautzen duen legea nahiko berria izaki, ez dago jurisprudentzia askorik gai hauei buruz. Litekeena da, beraz, Paueko Auzitegiak legearen aplikazioaz zerbait berria ebaztea.

Talde sozialistak ez du azkenean salaketa jarri. Argitaratzekoa zen informazioarekin ados izan arren, Baionako PSko zinegotziek herri kontsulta egitearen alde hartutako erabakiak alderdiaren barnean liskarrak sortu baititu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss