2006-08-03
Drogak, gauzatzeko dagoen eztabaida
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Pannagh elkarteko hiru kideen eta lur-saila alokatuta zuen jabearen kontrako auzia artxibatu ondoren, ageriago geratu da drogak kontsumitu eta edukitzeko araudi baten beharra. Izan ere, kasu horrek kalamua norbere kontsumorako landatuta dutenen segurtasun falta juridiko nabarmenaren frogarik handiena izan da, bakarra ez bada ere. Azken batean, horrelako kasu guztiak dagokion epaileak erabakitzen duenaren mende daude. Pannagh elkarteak salatu duenez, badirudi bai Bilboko Udaltzaingoaren Estupefaziente Unitateko agenteen bai instrukzioko epailearen jokaera neurriz kanpokoa izan zela, elkarte legal bateko kideak atxilotu eta ondoren filtrazioei, izenak eta guzti, bide emanda. Legala baita Pannagh elkartea, eta haren jarduera ezaguna. Auzitegiko epaileak onartu duenez, gainera, konfiskatutako landareen parte batek erabilera terapeutikoa izango zuen. Eusko Jaurlaritzaren Droga-mendekotasunen Zuzendaritzak, ordea, ez zuen hitz erdirik ere esan elkarteko kideak delitu bat egin balute bezala atxilo eraman eta landareak eraman zituztenean. >>>
Aurreko editorialak
2006-08-02
- El futuro de Cuba se decide en la isla
2006-08-01
- Su-etena... baina Libano sutan
|