GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-03
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Zarauzko saltoki, taberna, enpresa eta entitateak plano batean bildu ditu Kontseiluak, eta herriko markesinetan jarri ditu. Euskal Herrian turismoa egingo dutenei euskaraz egiteak duen garrantzia nabarmendu zuen.

ZARAUTZ

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Zarauzko enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak plano batean bildu ditu Kontseiluak, eta herriko markesinetan jarri ditu, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Horrela, Zarauzko tokirik esanguratsuenak non dauden adierazteaz gain, euskararekin konpromisoa hartzen duten era- kundeak ere aurki daitezke Bai Euskarari Planoan.

«Hemendik aurrera Zarautzera etortzen den edonork, bertoko herritarrek nahiz bertara gerturatzen diren bisitariek, euskararen alde lan egiten duten erakundeak zeintzuk diren jakiteko eta aintzat hartzeko aukera izango dute», azaldu zuten Kontseiluko ordezkariek, proiektua aurkezteko atzo Zarautzen bertan emandako prentsaurrekoan.

Bai Euskarari Planoa izeneko egitasmoa aurrera ateratzeko Zarauzko euskalgintzarekin eta Udalarekin elkarlanean aritu da Kontseilua, eta kostaldeko herri hori da ekimen berria martxan jarri duen lehenen-goa. Horren arrazoiak zeintzuk diren ere jakinarazi zuten Kontseiluko kideek. «Alde batetik, herri turistikoa da Zarautz, eta, bestetik, urte osoan zehar ari da euskararekin lanean», agertu zuten.

Izan ere, 2005ean Kontseiluak eta Zarauzko Udalak lan-kidetza hitzarmena sinatu zutela, eta aurtengo otsailean os- patutako ekitaldian 54 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu zituztela herri horretan gogorarazi zuten. Ondoren, bertako beste hainbeste erakundek 18 Ziurtagiri berri eskuratu zituztela ere gaineratu zuten Kontseilukoek. Beraz, 72 dira Zarautzen euskararen alde lanean diharduten ziurtagiridunak.

Kontseiluak bigarren urtez abian jarri berri duen «Udan ere euskaraz» kanpainaren barruan kokatzen da Bai Euskarari Planoa egitasmoa. «Udan zehar ere, Kontseiluak euskararen alde entitateek eta norbanakoek egiten dituzten ahaleginak uztartu nahi ditu», esan zuten.

Udan ere, berba euskaraz

Gauzak horrela, Euskal Herrian turismoa egingo duten euskaldunei zuzendu zien Kontseiluak euskaraz mintzatzeko eta euskarazko zerbitzuak erabiltzeko deia.

«Euskal Estatistika Erakundearen arabera, EAEren turismo gastuaren %40 inguru bertako biztanleek egindakoa da, eta, hori dela-eta, kostaldeko herrietan uda pasatzen dutenei, hiriburuak bisitatuko dituztenei, landetxeetan izango dire-nei edota Euskal Herriko hainbat herri ezagutu nahi dituzte- nei, Zarautz kasu, euskara erabiltzeko deia egiten diegu», agertu zuten.

Euskarazko zerbitzua es-kaintzen saiatzen diren salto- ki, enpresa eta entitateen zerrenda eskuratzeko aukera www.baieuskarari.org orrian dagoela ere gogorarazi zuten Kontseiluko ordezkariek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss